Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Produktuak eta soluzioak

Berrikuntza pragmatikoa eta garrantzitsua

Oronan gure fakturazioaren % 2 inbertitzen dugu I+Gn, eta Europan I+Gn gehien inbertitzen duen enpresetako bat da. Gure ustez, bezeroen beharrak ez dira estatikoak; horregatik, berrikuntza garrantzitsuaren alde egiten dugu, diferentzia markatzen duten gauza txikiak hobetzearen alde.

Hombre con móvil

Igogailu konektatuak, etorkizunerako prest

Teknologia digital berriei esker, denbora errealean konekta zaitezke zure igogailuarekin eta teknikariarekin, eta segurtasun, zerbitzu-kalitate eta erabilgarritasun handiagoa lor dezakezu.

Igogailuan dauden sentsore ugariek gure ekipo teknikoari beharrezko informazioa ematen diote gerta daitezkeen irregulartasunei eta matxurei aurrea hartzeko. Datu horien adimen artifizialaren analisi aurreratuak aplikatzeari esker, zure igogailuaren erabilgarritasuna handitzen dugu. Igo eta konektatu esperientzia honetara, non zuk zeuk erabakitzen duzun zure denboraren norakoa ezertaz arduratu gabe, konektibitatea zure eskura jarriz.

Gehiago ezagutu
Gizona fabrika batean

Zentzuzko berrikuntza

Pertsonen zerbitzura

Modu praktiko eta nabarmenean berritzen dugu zure beharren zerbitzura, bidaia bakoitza arinduz eta segurtasuna erosotasun handienarekin bermatuz.

  • Potentzia-elektronikan oinarritutako maniobra adimendunak pertsona-fluxua optimizatzen du eraikinean.
  • Erreduktorerik gabeko makinak bidaiako esperientzia leuna eta bibraziorik gabea eskaintzen dizu.
  • Elikadura monofasikoa: 230 V aukeran.

Bestelako produktuak

Emakume bat sofan eserita ipad batean nabigatzen

Behar duzuna aurkitzen laguntzen dizugu

Zure eraikinerako soluziorik onena zein den ez badakizu, gure gomendioak baliagarri izan zatzaizkizu.

Bila ezazu behar duzun soluzioa

Eskatu informazio gehiago

Bidali mezua

Itzuli gora