Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Orona konpromisoa

Orona, comprometida con el mediaombiente

Kudeaketa-eredu etikoa eta jasangarria


Balio etikoetan oinarrituta dagoen gure kudeaketa-ereduak gizarte-eredu jasangarria eta inklusiboa errespetatzen du, eta haren zati banaezina diren ekimen sozialak eta kulturalak sustatzen ditu.

Enpresa balioak,
marka balioak
 

Gure estrategiak eta operazioek bat egiten dute Nazio Batuen Munduko Itunaren printzipio unibertsalekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) sustatzeko helburuarekin.

Ods en Euskera
helburua

Gure helburua
da gure gida

Pertsonen arteko konexioa hobetzen dugu, distantziak laburtuz.
Izan ere, etorkizunerantz elkarrekin joanez soilik lortuko dugu oraina hobetzea.

Mugitzen gaituzten konpromisoak

Etorkizun jasangarriago eta orekatuago baten aldeko apustua egiten dugu.
Pertsonak, gizartea eta planeta gure konpromisoen erdigunean dauden etorkizun bat.

Ods en Euskera

Pertsonei zerbitzua ematen dieten
pertsonak gara.

3. eta 8. GJH

 

Pertsonen zerbitzura dagoen lantaldea gara. Gure gizarte- eta enpresa-proiektuaren parte gara, non enpresaren arrakasta gure arrakasta den.

Ods en Euskera

Gizarte solidarioagoa
eta justuagoa

5. eta 10. GJH

 

Aldaketa barruan hasten da.
Oronan, gure pertsonak zaintzen ditugu: berdintasuna eta aniztasuna sustatzen ditugu eta laneko bizi-kalitatea bermatzen dugu, gure printzipio kooperatiboez bat eginez.

Jasangarritasuna
gure DNAren parte da

Ods 07    ods 11    ods 13

 

Berrikuntzak egiten ditugu etorkizun jasangarriago baterantz hurbiltzeko ardura gure gain hartuta. Konpromiso hori dela eta, etengabe hobetzen ari gara gure produktuak eta zerbitzuak. 

Berrikuntzak jasangarria izan behar baitu.

Energia-kontsumoa % 75 jaitsi dugu.

Oronan era arduratsuan lan egiten dugu balio-kate osoan zehar. Ingurumenarekiko konpromisoa duten mugikortasun-soluzioak diseinatzen ditugu, eta ekonomia zirkularraren garapena sustatzen dugu. 

CO2-karbono-aztarnaren-ikonoa

Erakundearen Karbono Aztarna

Jasangarritasunaren aldeko apustuaren erakusle dugu ISO 14064 arauaren araberako Karbono Aztarnaren ziurtagiria. Hori betetzeko, gardentasunez erakusten dugu berotegi-efektuko zenbat gas igortzen den gure jardueran.
Hala, gure jarduerak eragiten dituen igorpenak urtero murrizteko konpromisoa hartu dugu. 

Produktuaren Ingurumen Adierazpena

Orona Next modeloek Produktuaren Ingurumen Adierazpena dute (EPD - Environmental Product Declaration), eta ISO 14025 arauaren barruan daude ziurtatuta. Hautatu zure instalaziora hobekien egokitzen den soluzioa eta deskargatu gure produktuen ingurumen-portaerari buruzko informazioa. Ekodiseinuko ISO 14006 arauaren arabera egindako Bizi Zikloaren Analisian oinarrituta zehaztu da portaera hori.

""

Ekodiseinua

Erakunde gisa ingurumen-jasangarritasunarekiko dugun konpromisoaren ondorioz, munduko lehen igogailu-enpresa izan ginen Ekodiseinuko ISO 14006 ziurtagiria eskuratzen.

Hala, produktuak ingurumenean duen eragina xehetasun handiz ebaluatzen da diseinu-fasean ekoadierazleen bidez. Produktuak izan ditzakeen ingurumen-gabeziak zuzendu egiten dira, eta ingurumen-inpaktua globalki hobetzea bilatzen da, produktuaren bizi-ziklo osoa kontuan hartuz.

Itzuli gora