Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Orona Next Experience

Zure bidaia-esperientzia
hobetzen dugu

Mugikortasun arinago bat helburu

Bizi ezazu bidaia-esperientzia bat, gure tresna digitalen, irtenbide- eta zerbitzu-plataformaren bidez, errazago mugi zaitezen.

Egunerokotasunean Oronaren asmoa ahalbideratzen duen ekosistema da Orona Next Experience: pertsonak gerturatu elkarrenganako distantziak laburtuz.

 

ESAN NOR ZAREN, LAGUNDUKO DIZUGU

Zure profilerako espezifikoak
diren soluzioak

Zure jardueraren parte diren distantzia laburreko mugikortasun-behar guztiak hartzen ditugu kontuan

Espazio bereziak sortzen laguntzen dizugu

Informazio gehiago

Etengabeko berrikuntzarekin eta jasangarritasunarekin konprometituak gaude

Informazio gehiago

Zure egunerokoa hobetzen dugu

Informazio gehiago

Guztia arazorik gabe gauzatzen dela ziurtatzen dugu

Informazio gehiago

Zure ondoan gaude behar duzunean laguntzeko

Informazio gehiago

Hiri-mugikortasuneko edozein proiekturen beharrei erantzuteko gai den punta-puntako teknologia eskaintzen dizugu, malgutasun eta fidagarritasun maximoarekin

Informazio gehiago
Arkitektura-estudioak Arkitektura-estudioak
Enpresa handiak Enpresa handiak
Etxebizitza-jabeak Emakume gazte bat telefonoz zerbait antolatzen
Eraikuntza-enpresak gizonak eraikuntza batean
Finka-administrazioa Gizon bat eta emakume bat ordenagailuekin bulego zabal batean
Administrazio publikoa Emakume bat eta gizon bat ordenagailu aurrean lanean
Kalitate-zigilua

360° zerbitzu integrala

Eraikinaren 360°-ko ikuspegia duen zerbitzu osoa eskaintzen dizugu, igogailua bere bizi-ziklo osoan zaintzeko.

Igogailuak diseinatu, instalatu eta mantentze-lanak egiten ditugu bidaiak kondiziorik onenetan egin ditzazun. Gure produktuen sofistikazioak, diseinuak eta erosotasunak bat egiten dute zerbitzu arin, eraginkor eta malguarekin, xehetasun guztiak baitira garrantzitsuak.

360° zerbitzu bat baino gehiago da:

  • Gailuaren ezaugarri teknikoei, instalazioaren erabilerari eta inguruneari egokitutako mantentze-programa espezifikoak.
  • Instalazio eta bezero bakoitzari egokitutako mantentze-lan prebentiboen eta zuzentzaileen programa modularretan oinarritutako zerbitzua.
  • Merkatuan dauden marka eta modelo guztietan esperientzia tekniko zabala.
  • Mantentze-lanetako profesionalen etengabeko trebakuntza, Oronaren Lehiakortasun Ereduaren bidez.
  • Kalitate-ikuskapenak, estandarrik zorrotzenak aplikatuz.
  • Ordezko piezen eskuragarritasun handia, munduko, eskualdeko eta tokiko biltegien antolamendu arin eta eraginkor bati esker; hala, azkar erantzuteko ahalmena dugu.

%100 made in Europe

Bere osotasunean Europan diseinatutako eta muntatutako igogailuak.

“Made in Europe” zigilua
Hombre con móvil

Igogailu konektatuak, etorkizunerako prest

Teknologia digital berriei esker, denbora errealean konekta zaitezke zure igogailuarekin eta teknikariarekin, eta segurtasun, zerbitzu-kalitate eta erabilgarritasun handiagoa lor dezakezu.

Igogailuan dauden sentsore ugariek gure ekipo teknikoari beharrezko informazioa ematen diote gerta daitezkeen irregulartasunei eta matxurei aurrea hartzeko. Datu horien adimen artifizialaren analisi aurreratuak aplikatzeari esker, zure igogailuaren erabilgarritasuna handitzen dugu. Igo eta konektatu esperientzia honetara, non zuk zeuk erabakitzen duzun zure denboraren norakoa ezertaz arduratu gabe, konektibitatea zure eskura jarriz.

Gehiago ezagutu
Orona Next_16x9

  • ZU ZAINTZEKO DISEINATUA

Gure kabinetan zure ongizatea lortzen laguntzen duten irtenbideak, gure helburua pertsonak hurbiltzea baita, distantziak laburtzea, bidaia osoan zu eta zure etxekoak zainduz.

  • IRISGARRITASUN UNIBERTSALEKO GUNEA

Irisgarritasun-elementuak, igogailua pertsona guztiek erabil dezaten, segurtasun- eta erosotasun-baldintzetan eta ahalik eta modu autonomo eta naturalenean.

  • GURE ENERGIA GUZTIA JASANGARRITASUNAREN ZERBITZURA JARTZEN DUGU

Jasangarritasuna barruan dagoenean, orduan diseinatzen eta integratzen dituzu sistema guztiak zure soluzioaren energia-kontsumoa murrizteko, gaur eta bihar pentsatuta.

Gehiago irakurri

Eskatu informazio gehiago

Bidali mezua

Itzuli gora