Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Ospitaletarako igogailuak

Igogailuak etengabe funtzionatzen duela bermatzen duen oinarrizko zerbitzua gara.
Ez ezazu segundorik galdu.

Ospitaletako igogailuak

Esku onenetan zaude

24/7/365, ezerk ezin du huts egin.

Azkar eramango zaitugu solairu batetik bestera, itxarote-denborak murriztuz.

Fidagarritasuna larrialdiko
egoeretan

Oronak tamaina guztietako kabinak, errefortzuak eta akaberak eskaintzen ditu, pazienteentzat kondizio higieniko onenak eta bisitarientzat nahiz osasun-langileentzat erabilerraztasun eta erosotasunik handiena bermatzeko.

Orona Care health priority

Zure gailua zaintzean, zu zaintzen zaitugu

Pazienteen eta osasun-langileen osasuna garrantzitsua da guretzat. Horregatik, pertsonen ongizatea hobetzen laguntzen duten soluzioak garatu ditugu:

  • Bakterio-kontrako hormak.
  • Mikrobioen kontrako eskubandak.
  • Airearen kalitatea hobetzen eta azala hidratatzen duten aire-garbigailuak.
Orona Next Experience

Ospitaletarako bereziki diseinatutako kabinak

Pertsonalizatu nahi duzun erara

Irisgarritasuna bermatzen duten igogailuak, osasun-langileek ohatilekin joan-etorriak egiteko diseinu espezifikoak dituztenak. Egitura sendotua, material indartsuak eta diseinu funtzionala, mantentze-lanak sinplifikatu eta erraz garbitu ahal izateko.

HCP1 Igogailu soziosanitarioaren diseinua 01
HCP2 Igogailu soziosanitarioaren diseinua 02
HCS1 Igogailu soziosanitarioaren diseinua 03
HCS2 Igogailu soziosanitarioaren diseinua 04

Izan zaitez libre: hautatu nahi duzuna

Beste soluzio batzuk

Kalitate-zigilua

Zurekin gaude unerik delikatuenetan

Orona 360° zerbitzu bat baino gehiago da; guk zure igogailuaren bizi-ziklo osoa zaintzeko modua da. Igogailuak diseinatu, instalatu eta haien mantentze-lanak egiten ditugu bidaia kondiziorik onenetan egiten dela bermatzeko.

Orona 360° zerbitzu integrala
Aurreztu energia-kontsumoa Orona igogailuak

Jasangarritasunaren zerbitzura jartzen dugu energia guztia

Jasangarritasuna ez da ingurunea zaintzearen aldeko apustua soilik, gutxiagorekin gehiago egiteko era adimentsua ere bada. Gure igogailu, eskailera, arrapala eta korridoreek aplikazio berritzaileak dituzte energia sortu eta kontserbatzeko; hala, gastuak murriztuko dituzu gure soluzioen mantentze-lanetan eta funtzionamenduan.

Giroak eta estetikak

Sortu zure
espazioa

Konfiguratu kabina-barnealde berezi eta pertsonalizatua, hiru girotan inspiratutako bildumetako osagai-sorta konbinatuta:

Ingurune lasaia, atsegina, erlaxagarria, naturan inspiratutako elementuz sortua.

Ezagutu Harmonia

Ingurune berritzailea eta sortzailea.

Ezagutu Innova

Arkitektura klasikoko kontzeptu eguneratuetan oinarritutako ingurunea.

Ezagutu Rinaccia
HARMONIA
INNOVA IU2
RINACCIA Orona Next Rinaccia U2
HARMONIA Orona Next Harmonia P1
INNOVA Orona Next Innova P1
RINACCIA Orona Next Rinaccia P2
HARMONIA Orona Next Harmonia S1
INNOVA Orona Next Innova S1
RINACCIA Orona Next Rinaccia S2
HARMONIA Orona Harmonia Reference
INNOVA
RINACCIA Orona Rinaccia Reference
getting closer_1

Pertsonak gerturatzen ditugu, distantziak laburtuz

Berritzea ez da zerbait ezberdina garatzea soilik, ezberdintasun horri esker zure bizitza aldatu eta egunerokoa hobetzea ere bada. Hain zuzen ere, hori da gure lehentasuna: zure ongizatea. Orain, inoiz baino gehiago, maite dituzunekin egoteko soluzioak garatzen ditugu.

Zure bizitza erosoagoa, atseginagoa eta seguruagoa bilakatzeko lan egiten dugu, eta horren erakusle dira kabinen diseinua, argiztapena, isiltasuna eta balaztatze leuna.

getting closer

Erreferentziak

Arnedoko osasun-zentroa Arnedoko osasun-zentroa 2
Infanta Cristina ospitalea Infanta Cristina ospitalea 2
Quirón ospitalea Quirón Bartzelona 3
Santo Domingo osasun-zentroa Santo Domingo osasun-zentroa 3

Itzuli gora