Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Metro eta aireportuetarako igogailuak

Bidaia berri baten abiapunturaino eramaten zaitugu. Helmugara iristeko falta zaizun azken milia egiten laguntzen dizun kidea gara.

Metro eta aireportuetarako Orona igogailuak

Arindu zure bidaia

Oronarekin zaudenean
nahi duzun tokira iristen zara.

Etorri edo joan,
zurekin mugitzen gara

"Bidaiatzeak hitzik gabe uzten zaitu eta aldi berean istorioen kontalari bihurtu." Ibn Battuta.

Oronan multimodalak gara: hegazkina, itsasontzia, trena,…
Zuk aukeratu garraiobidea, gu arduratzen gara gainerakoaz.

Izan zaitez libre: hautatu nahi duzuna

Beste soluzio batzuk

Metro eta aireportuetarako aukera gehiago

Mezzanina

Ez utzi trenari
alde egiten
 

Zure helmugara hurbiltzen zaitugu Mezzanina igogailu bereziekin: bide publikoak nasekin batzen dituzte. Hala, botoi bat sakatu behar duzu, besterik ez, bidaiaz gozatzen jarraitzeko. Diseinu zirkularrak eta karratuak daude aukeran, instalazio bakoitzaren beharretara egokituta.

Eskailerak Bilbo

Eskailera mekanikoak, arrapalak eta korridoreak

 

Hirietan, joan-etorrirako baliatzen diren eremuetan, zirkulazio handiko uneak era optimoan kudeatzeko aukerarik onena. Gainera, zirkulazio-fluxuak nahieran bideratzeko aukera ematen dute, maila bakoitzean pertsonak uniformeki, azkar eta eroso banatzen direla bermatuz. Guretzat ez dago ezinezkorik, beti dago kasu bakoitzari egokitzen zaion soluzio bat, eta guk badakigu zein den.

Eskailera mekanikoak / Arrapalak eta korridoreak

Kalitate-zigilua

Zure bidaidea gara

Orona 360° zerbitzu bat baino gehiago da; guk zure igogailuaren bizi-ziklo osoa zaintzeko modua da. Igogailuak diseinatu, instalatu eta haien mantentze-lanak egiten ditugu bidaia kondiziorik onenetan egiten dela bermatzeko.

Orona 360° zerbitzu integrala
Aurreztu energia-kontsumoa Orona igogailuak

Jasangarritasunaren zerbitzura jartzen dugu energia guztia

Jasangarritasuna ez da ingurunea zaintzearen aldeko apustua soilik, gutxiagorekin gehiago egiteko era adimentsua ere bada. Gure igogailu, eskailera, arrapala eta korridoreek aplikazio berritzaileak dituzte energia sortu eta kontserbatzeko; hala, gastuak murriztuko dituzu gure soluzioen mantentze-lanetan eta funtzionamenduan.

Giroak eta estetikak

Sortu zure
espazioa

Konfiguratu kabina-barnealde berezi eta pertsonalizatua, hiru girotan inspiratutako bildumetako osagai-sorta konbinatuta:

Ingurune lasaia, atsegina, erlaxagarria, naturan inspiratutako elementuz sortua.

Ezagutu Harmonia

Ingurune berritzailea eta sortzailea.

Ezagutu Innova

Arkitektura klasikoko kontzeptu eguneratuetan oinarritutako ingurunea.

Ezagutu Rinaccia
HARMONIA
INNOVA IU2
RINACCIA Orona Next Rinaccia U2
HARMONIA Orona Next Harmonia P1
INNOVA Orona Next Innova P1
RINACCIA Orona Next Rinaccia P2
HARMONIA Orona Next Harmonia S1
INNOVA Orona Next Innova S1
RINACCIA Orona Next Rinaccia S2
HARMONIA Orona Harmonia Reference
INNOVA
RINACCIA Orona Rinaccia Reference
getting closer_1

Pertsonak gerturatzen ditugu, distantziak laburtuz

Berritzea ez da zerbait ezberdina garatzea soilik, ezberdintasun horri esker zure bizitza aldatu eta egunerokoa hobetzea ere bada. Hain zuzen ere, hori da gure lehentasuna: zure ongizatea. Orain, inoiz baino gehiago, maite dituzunekin egoteko soluzioak garatzen ditugu.

Zure bizitza erosoagoa, atseginagoa eta seguruagoa bilakatzeko lan egiten dugu, eta horren erakusle dira kabinen diseinua, argiztapena, isiltasuna eta balaztatze leuna.

getting closer

Erreferentziak

Diagonal etorbideko aldageltokia Etorbidea 3
Mallorcako metroko estazioa eta estazio intermodala Mallorcako metroa 2
L3 estazioa: Canyelles Trinitat Instalazioak Bartzelonako metroa 1
Zaragozako aireportua Aireportua 3

Itzuli gora