Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Hiri-mugikortasunerako igogailuak

Zure helmugara hurbiltzen zaitugu,  bidaia seguru, isil eta atsegin bat bermatuz.

Auzoak, herriak eta hiriak konektatzen ditugu

Egunerokoa hobetzen lagunduko dizuten hiri-mugikortasuneko soluzioak 

Presaka atera. Orona.
Garaiz iritsi.

Erosotasunak eta irisgarritasunak lehentasuna izan beharko lukete pertsonen eguneroko joan-etorrietan. Lantokira, hirigunera edo etxera ahalik eta azkarren eta erosoen joateko soluzioak ditugu Oronan.

Distantziak laburtzen ditugu, eta, aldi berean, pertsonen erosotasuna eta ongizatea areagotu.

Pertsona guztien irisgarritasuna bermatzen dugu espazio publikoetan

Esan zer behar duzun, eta gu arduratuko gara soluziorik egokiena eskaintzeaz.

Bezero bakoitzaren beharretara egokitzen gara, tratu pertsonalizatua eskaintzen dugu, eta punta-puntako teknologia jartzen dugu zure eskura:

Isaac Albeniz kaleko igogailua

Esku onetan zaude

Gure soluzioak edozein ingurune arkitektonikotan integratzen dira, eta elementu estetiko bakarra
eratzen dute. Hiri-mugikortasuneko soluzioetan beste instalazio batzuetan baino desnibel eta distantzia handiagoak gainditu behar dira, oro har. Proiektuaren konplexutasuna edozein dela ere, gure profesional taldeak soluzio pertsonalizatua proposatuko du, eta instalazio seguruak diseinatzeko neurri gomendagarriei buruzko aholkuak emango ditu; batez ere, eskailera mekanikoen edo gaineko pasabideen kasuan

Igogailu inklinatua

Orografia bereziak dituzten lursailen kasuan, igogailu bertikalak (pasabidearekin edo gabe) eta igogailu inklinatuak diseinatzen eta instalatzen ditugu. Oztoporik gabeko mugikortasuna eskaintzen duten soluzioak; pertsonak gerturatu egiten ditugu, eta distantziak laburtu.

Igogailu inklinatua

Xehetasun guztiak zaintzen ditugu

Garraiatzeko gaitasun handia duten igogailu zabalak eskaintzen dizkizugu, pertsonak eroso egoteko eta erraz mugitzeko diseinatuak. Ingurune bakoitzari egokitutako soluzioak, diseinu propioa dutenak. 

Igogailu gehiago

Hiri-mugikortasuneko soluzio gehiago

Kalitate-zigilua

Zure bidaidea gara

Orona 360° zerbitzu bat baino gehiago da; guk zure igogailuaren bizi-ziklo osoa zaintzeko modua da. Igogailuak diseinatu, instalatu eta haien mantentze-lanak egiten ditugu bidaia kondiziorik onenetan egiten dela bermatzeko.

Orona 360° zerbitzu integrala
Aurreztu energia-kontsumoa Orona igogailuak

Jasangarritasunaren zerbitzura jartzen dugu energia guztia

Jasangarritasuna ez da ingurunea zaintzearen aldeko apustua soilik, gutxiagorekin gehiago egiteko era adimentsua ere bada. Gure igogailu, eskailera, arrapala eta korridoreek aplikazio berritzaileak dituzte energia sortu eta kontserbatzeko; hala, gastuak murriztuko dituzu gure soluzioen mantentze-lanetan eta funtzionamenduan

getting closer_1

Pertsonak gerturatzen ditugu, distantziak laburtuz

Berritzea ez da zerbait ezberdina garatzea soilik, ezberdintasun horri esker zure bizitza aldatu eta egunerokoa hobetzea ere bada. Hain zuzen ere, hori da gure lehentasuna: zure ongizatea. Orain, inoiz baino gehiago, maite dituzunekin egoteko soluzioak garatzen ditugu.

Zure bizitza erosoagoa, atseginagoa eta seguruagoa bilakatzeko lan egiten dugu, eta horren erakusle dira kabinen diseinua, argiztapena, isiltasuna eta balaztatze leuna.

getting closer

Erreferentziak

Mallorcako metroko estazioa eta estazio intermodala Mallorcako metroa 2
Salsidu etorbidea Salsidu 3 ok
Donostiako Aquariuma aquarium_san_sebastian
Puerto de Culturas - Cartagena Puerto Culturas 1

Itzuli gora