Skip to main content

Barnetik datorkigu gizarte ongizatearen
alde lan egitea

Orona Foundation irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta partaide den gizartearekin konprometituta dago.
Hezkuntza, gizarte, kultura eta gizarte-ekonomia arloetako eragileekin elkartzeko gune bat sortzea du helburu, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta gizartearen garapena sustatzeko.

Mundu hobeago baten aldeko gure ekarpenak

abeltzaina behiekin

Gizarte ekonomia

Diámetro200:
Elikadura-eredu etiko eta jasangarria.

Oronak Ideon duen elikadura-eredua gure egoitza korporatibotik 200 km baino gutxiagora ekoitzitago produktuetan oinarritzen da; tokikoak eta garaikoak.
Produktu hauekin, langile eta bisitariak osasuntsu elikatzen ditugu.  
Elikadura-eredu honen ezaugarri nagusia, landa-eremurako eta gizarteratzeko garapena sustatzeko elementu eragilea dela da. Tokiko enpleguan oinarritutako enpresa-ekimen honen bitartez bertako abeltzainak, nekazariak eta arrantzaleak zaintzen ahalegintzen gara, lurrak eta itsasoak eskaintzen digutenera egokituz; eta ez alderantziz.

Orona Ideoko sukaldeko langileak

Gizarte-kohesioa

Gizarte-berrikuntzako bitarteko bat


Gure ekarpen proaktiboko ereduaren bidez, gizarte-eragileekin batera egiten ditugu jarduerak, eta baliabide hauek emanez:

  • azpiegitura lagatzea,
  • giza kapitala,
  • harremanetarako gaitasuna eta
  • finantza-baliabideak.

Orona Fundazioaren bitartez, gure Kontseilu Sozialaren irizpideen arabera   kooperatiba gisa egiten ditugun diru-ekarpenak osatzen ditugu.

ideo

Hezkunta eta formakuntza

Berdintasunekoa eta kalitatezkoa

Elkarlaneko inguruneak ezagutzaren orkuntzarako erabiltzearen alde egiten dugu, hezkuntza hori berdintasunezkoa eta kalitatezkoa dela bermatuz betiere. 
Gure ikuspegia partekatzen duten unibertsitate eta zentro teknologikoekin aktiboki lan egiten dugu, eredu hori indartzeko.

Orona Ideo campusean 2 gradu eta 3 master daude ingeniaritzan.

Chillida Lekuko lorategia, Eduardo Chillidaren “Argiaren bila” eskulturarekin

Kultura eta kirola

Baloreetan sustraitua
 

Orona Foundation-ek artearekin eta kulturarekin duen konpromisoaren esparruan, harreman estua dugu Chillida Leku Museoarekin, Osasun Leku proiektua eta "Argiaren bila" eskultura zaharberritzeko babesa bezalako jarduerekin.  

Irudia: Eduardo Chillidaren ondorengotza eta Hauser & Wirth. © Zabalaga Leku. Donostia, VEGAP, 2020. Argazkia: Mikel Chillida

Erremonteko bi jokalari Oronaren egoitzaren aurrean

Kultura ondarea

Erremontea, kultura ondarea
 

Nafar-gipuzkoar modalitate hau bi pilotalekutan bakarrik jokatze da: Galarretako frontoian, Orona Ideon kokatua, eta Euskal Jai Berri-n, Huarten (Iruñea)
Erremontea saskidun euskal pilotaren modalitate ikusgarrienetako bat da. Pilota jotzeko teknika eta abiadura handia gailentzen dira, pilota eskuaren parean joaz eta ondoren puntaraino barreiatuaz.

Albaola ontzia berreraikitzea

Ondare immateriala

Ohiturak ikusgarri egin


Proiektu honen xedea inguruko lurraldearen ondare ez-materialari balioa ematea da. Tradizioak ikusgarriago egitea, zibilizazio unibertsalari ekarpen gisa.

Gaurkotasuna

Osasun Leku

28 Eka 2021

Osasun Leku aurkezten dugu, Eduardo Chillida artistaren eskulturei lotutako ariketa mentalen koadernoa.

Sumamos nuestras soluciones de movilidad de personas a ÁVIT-A

Pertsonen mugikortasunerako gure soluzioak AVIT-An batzen ditugu

11 Ots 2021

ÁVIT-A Avintia Taldearen eraikuntza industrializatuko sistema integrala da.

lore moreak orona ideo atzean dela

Green Event
Antolatu zure ekitaldi jasangarriena

Orona Ideo ekosistemarik onena da balio handiko ekitaldi jasangarriak egiteko.
Era guztietako ekitaldietara (hitzaldiak, ikastaroak, aurkezpenak, lan-bilerak, erakusketak...) egokitutako 15 gune eskaintzen dizkizugu.

green event-i buruz gehiago

Lankidetzan dihardugu

Logotipo Agipad

Agipad

Logotipo Topic

Topic

Logotipo Musikene

Musikene

Logotipo Axular Lizeoa

Axular Lizeoa

Albaola

Itzuli gora