Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Karga handietarako igogailuak

Ez dago karga astunegirik guretzat.

Karga handietarako igogailuak

Karga handiak,
moldagarritasun maximoa

Objektu handi eta astunen desplazamendu bertikalak erosotasunez.

Objektu astunak garraiatzeko beharra, Orona aukeratzeko pisuzko arrazoia

Prado Museoan, koadroak; kontzesionarioetan, lur orotarako ibilgailuak. Esan zer garraiatu behar duzun, eta guk soluzioa emango dizugu.

Orona karga-jasogailua, AirEuropa-rentzat egina

Karga-jasogailuak

Garraiatu edozein karga era seguru eta erosoan, haren tamaina eta pisua edozein dela ere.

Orona soluzio teknikoak, trakzio elektriko edo hidraulikoarekin, gai dira indarra eta funtzionamendu leuna bateratzeko; edozein lan egiteko ezin hobeto prestatuta daude.

Orona auto-jasogailua, Land Rover-entzat egina

Auto-jasogailua

Edozein motako ibilgailuak garraiatzen ditugu doitasun maximoarekin.

Oronan, kontzesionarioen erronkei erantzuten diegu soluzio sendo eta iraunkorrak eskainiz eta hondatzen ez diren estetikak diseinatuz: alboetako babesak dituzten kabina-akabera bereziak, zoru indartuak eta irteerako oztopoak detektatzeko eta autoaren posizionamendu egokia kudeatzeko fotozelulak.

Zure lehen aukera

Beste soluzio batzuk

Kalitate-zigilua

Zure bidaidea gara

Orona 360° zerbitzu bat baino gehiago da; guk zure igogailuaren bizi-ziklo osoa zaintzeko modua da. Igogailuak diseinatu, instalatu eta haien mantentze-lanak egiten ditugu bidaia kondiziorik onenetan egiten dela bermatzeko.

Orona 360° zerbitzu integrala
Aurreztu energia-kontsumoa Orona igogailuak

Jasangarritasunaren zerbitzura jartzen dugu energia guztia

Jasangarritasuna ez da ingurunea zaintzearen aldeko apustua soilik, gutxiagorekin gehiago egiteko era adimentsua ere bada. Gure igogailu, eskailera, arrapala eta korridoreek aplikazio berritzaileak dituzte energia sortu eta kontserbatzeko; hala, gastuak murriztuko dituzu gure soluzioen mantentze-lanetan eta funtzionamenduan

getting closer_5

Pertsonak gerturatu egiten ditugu, distantziak laburtu

Berritzea ez da zerbait ezberdina garatzea bakarrik, ezberdintasun horri esker zure bizitza aldatzea eta egunerokoa hobetzea ere bada. Hain zuzen ere, hori da gure lehentasuna: zure ongizatea. Eguneroko eginbeharrak errazteko soluzioak garatzen ditugu.

Zure bizitza erosoagoa, atseginagoa eta seguruagoa egiteko lan egiten dugu, eta gure kabinetako teknologia aurreratuaren, diseinuaren eta balaztatze leunaren bidez erakusten dizugu hori.

getting closer

Eskatu informazio gehiago

Bidali mezua

Erreferentziak

Ikea Zaragoza Ikea Zaragoza 3
Land Rover kontzesionarioa Land Rover 1
El Pozo fabrika El Pozo fabrika 1
Prado Museoa Prado Museoa 1

Itzuli gora