Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Zergatik Orona?

pertsonak

Pertsonak hurbiltzeko lan egiten dugu; horregatik, urruntzen gaituzten oztopoak gainditzeko, zentzunezko berrikuntzak garatzen ditugu.

Gauzak hurbiltasunetik soilik egin ditzakegulako, helburu bera duen komunitate paregabe baten gertutasunetik. Helburu hori distantziak laburtzea da.

Gure ondarea

60
esperientzia urteak
+5.700
pertsona

Gure gizarte eta enpresa-proiektuak Europan eta nazioartean modu iraunkorrean hazten jarrai dezan laguntzen dugu

Zatoz Oronara

lagun taldea

Komunitatea gara

Gizartearen parte aktiboa gara, eta funtsezko zerbitzu bat eskaintzen dugu. Mugikortasun-soluzioak zaindu eta kontserbatzen ditugu milioika pertsonek egunero beren helburuak lortu nahiz helmugara ailegatzeko aukera izan dezaten.

Gizarte- eta enpresa-proiektu baten parte da, gure etorkizuna eraikitzea duena helburu, horretarako langile guztien ekarpenean eta konpromisoan oinarrituz. Enpresaren arrakasta gure ahaleginaren batura da.

Ingeniero de Orona

Beti zugandik
hurbil

Gero eta teknologikoagoa den mundu honetan, inoiz baino beharrezkoagoak dira pertsonen arteko lotura, gertutasuna eta gizatasuna.

Hain zuzen ere honexegatik da pertsonak gerturatzea gure xede nagusia; Oronako lantaldeen arteko distantziak laburtuz, familia hau osatzen dugun pertsona orok helburu bakar, argi eta elkarbanatua ardatz dugula lan egitea.

Lanean hasten zaren momentutik, lankidetza sustatzen duten laguntza-programak eta lan-metodo aurreratuak izango dituzu eskura.

Técnico de mantenimiento Orona

Igo zaitez goraino

Pertsonalki eta profesionalki garatu nahi duzu Europan igogailu-sistemetan aitzindari den talde global batean?.

Oronaren balioak sendotzen dituen eta garapen pertsonal nahiz profesionalerako oinarri diren gaitasunen sistema bat partekatzen dugu, zure karrera profesionalean aurrera egiteko prestakuntza-estrategiak ezarriz.

Horretarako, behar duzun trebakuntza izango duzu Orona Unibertsitatearen bidez.

ideo

Oronarekin zaudenean,
nahi duzun lekura iristen zara

Zatoz Europan igogailu osoak ekoizteko gaitasun handiena duen taldea ezagutzera. Munduko 100 herrialde baino gehiagotan dago, eredu sozial, kooperatibo eta kolaboratibo bat lortzen laguntzen duten pertsona guztien ekarpenei esker.

Gure ingeniaritza- eta berrikuntza-taldeak dira geure teknologiaren sortzaile.

Zatoz eta izan zaitez talde inklusibo eta iraunkor bateko kide. Orona Ideo, egoitza korporatiboa, Smart City-ren eta zentro teknologikoaren, unibertsitatearen eta enpresaren mestizaje-espazioaren benetako adibidea da, sortzeko, asmatzeko eta berritzeko ekosistema perfektua.

Etengabe eboluzioan dagoen proiektua

Pertsonekiko dugun konpromisoa etengabeko trebakuntzan, onura sozialetan eta lan-kondizio erakargarrietan oinarritzen da.

Igo zaitez Oronara, esperientziak merezi du

 

técnico de Orona llevando a la hija a música

Zure beharretara egokitzen gara

Baldintza ekonomiko erakargarriak, lan-ingurune osasungarria, bizitza pertsonalaren eta lan-bizitzaren arteko oreka errazten duten neurri malguak eskaintzen ditugu.

Oronako lantaldea formakuntzan

Kalitateko enplegu egonkorraren aldeko apustua egiten dugu

Zure ibilbide profesionala epe luzera enfokatuz, trebatzeko aukera eta garapen-aukera ezberdinak eskaintzen dizkizugu.

Trabajadora de Orona al teléfono

Aukera-berdintasuna

Lantaldea osatzen duten pertsona guztientzat aukera-berdintasuna eskaintzen dugu, ibilbide profesional oparoa posible eginaz. 

Reunión de equipo de Orona

Parte-hartzea eta ebaluazio jarraitua

Izan zaitez enpresa parte-hartzaile eta ireki baten partaide; zure iritzia ere garrantzitsua da. 

Gure enpresa barneko parte-hartze ereduari esker erakundearen maila guztietan erraz komunikatzea lortzen da, eta horrek ebaluazio jarraitua egiteko aukera ematen digu, hala gure taldearen beharrak eta ardurak zein diren jakiteko.

Pertsonak bilatzen ditugu

Igo zaitez Oronara, pertsonengan eta inguruarekiko konpromisoan oinarritzen den eta etengabe bilakatzen ari den proiektura.

Bidali zure CVa

Erronkaz beteriko bidaia bat egitera gonbidatzen zaitugu.
Igo nahi duzu? Helmugak merezi du.

Ezagutu nahi zaitugu

Itzuli gora