Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Orona Next Rise igogailua

Ingelesezko Rise hitzetik; “Altxatzea” esan nahi du.

Sky is the limit

Altuera handiko eraikinetarako soluzioa

Altuera da gakoa. Orona Next Rise igogailuak joan-etorri erosoa eta segurua bermatzen dizu ibilbide luzeetan, eta hurrengo mailara igotzen du erabiltzailearen esperientzia ibilbide osoan. 

Orona Next Move-k eskaintzen dituen zerbitzuak konbinatuz, pertsonek eraikinean dituzten joan-etorriak optimizatu ahal izango duzu eta alferrikako itxarote-denborak saihestu.

6 - 21
Bidaiari kopurua
64
Gehienezko geldialdiak
2x180°
2x90°
Sarbideak

% 100 made in Europe

Bere osotasunean Europan diseinatutako eta muntatutako igogailuak.

“Made in Europe” zigilua

Bidaia-esperientzia paregabe bat diseina ezazu

Oronako teknikari bat erabiltzaile batekin, soluzio konektatuak erakusten

Konektatutako igogailuak, etorkizunerako prest

Teknologia digital berriei esker, zure igogailuarekin eta teknikariarekin konekta zaitezke, eta segurtasun, zerbitzu-kalitate eta erabilgarritasun handiagoa izango duzu.

Igogailuen etengabeko monitorizazioari esker, akatsak eta matxurak berehala detekta daitezke, eta erantzun-denbora asko murrizten da zerbitzuaren erabilgarritasunari eragiten dion edozein gorabehera konpontzeko.

Oronaren igogailu berriek hodeira konektatzeko eta arazoak eta matxurak berehala detektatzeko datuak etengabe emateko gaitasuna dute.

Orona's green

Gure energia guztia jasangarritasunaren zerbitzura

Energiarik berdeena
kontsumitzen ez dena da

Essentia igogailuak Ekodiseinuaren ziurtagiria lortu zuenetik, %75 murriztu dugu elektrizitate-kontsumoa, eta, gaur egun, ekonomia zirkularra ahalbidetzen duten irizpideen arabera parametrizatzen dugu igogailuen diseinua, aukera hauekin:

  • Energia birsortzeko sistema.
  • Kontsumo txikiko gearless eragingailua.
  • Led argi eraginkorra eta kabinako argia automatikoki itzaltzea.
  • Igogailuaren stand bia.
Easy flow Orona lift solution

Presaz irten. Orona. Garaiz iritsi

Pertsonak etengabe ari dira mugitzen eraikinaren barruan, eta, horretarako, irtenbide berriak behar dira: igogailuetan egiten diren bidaiak optimizatzeko sistemak.

  • Easy flow-a. Irtenbide adimentsua trafiko handiko instalazioetarako, igogailu askorekin, eraikineko trafikoa optimizatuz eta igogailuen energia-kontsumoa murriztuz.

Zu
zaintzen zaitugu

Zure igogailua zaintzean, zu zaintzen zaitugu

Zure eta zure familiaren osasuna garrantzitsua da guretzat. Horregatik zure ongizatea hobetzen laguntzen duten soluzioak garatu ditugu:

  • Kabina-horma adimendunak.
  • Mikrobioen kontrako eskubandak.
  • Aire-garbigailua.
Gizona fabrika batean

Zentzuzko berrikuntza

Pertsonen zerbitzura

Modu praktiko eta nabarmenean berritzen dugu zure beharren zerbitzura, bidaia bakoitza arinduz eta segurtasuna erosotasun handienarekin bermatuz.

  • Potentzia-elektronikan oinarritutako maniobra adimendunak pertsona-fluxua optimizatzen du eraikinean.
  • Erreduktorerik gabeko makinak bidaiako esperientzia leuna eta bibraziorik gabea eskaintzen dizu.
  • Elikadura monofasikoa: 230 V aukeran.

Giroak eta estetikak

Sortu zure
espazioa

Konfiguratu kabina-barnealde berezi eta pertsonalizatua, hiru girotan inspiratutako bildumetako osagai-sorta konbinatuta:

Ingurune lasaia, atsegina, erlaxagarria, naturan inspiratutako elementuz sortua.

Ezagutu Harmonia

Ingurune berritzailea eta sortzailea.

Ezagutu Innova

Arkitektura klasikoko kontzeptu eguneratuetan oinarritutako ingurunea.

Ezagutu Rinaccia
HARMONIA
INNOVA IU2
RINACCIA Orona Next Rinaccia U2
HARMONIA Orona Next Harmonia P1
INNOVA Orona Next Innova P1
RINACCIA Orona Next Rinaccia P2
HARMONIA Orona Next Harmonia S1
INNOVA Orona Next Innova S1
RINACCIA Orona Next Rinaccia S2
HARMONIA Orona Harmonia Reference
INNOVA
RINACCIA Orona Rinaccia Reference

Eskatu informazio gehiago

Bidali mezua

Itzuli gora