Bulegoetarako igogailuak

Pertsonak eta mugikortasuna non, Orona han
Mugikortasun arinagoa lortzeko soluzioak.
Beti garaiz
Pertsonak eraikinean mugitzeko modua etengabe ari da aldatzen, eta, horregatik, ezinbestekoa da soluzio berriak izatea: igogailuen bidaiak optimizatzen dituzten sistemak, instalazio baten erabilera monitorizatzeko aukera ematen duten soluzioak eta beste gailu batzuekin konektatzeko modu berriak esaterako. Izan ere, eraikin bakoitza ezberdina da, eta bere beharrak ditu. Utz ezazu gure esku, guk aholkatuko dizugu.
Distantziak laburtzen ditugu, eta, aldi berean, pertsonen erosotasuna eta ongizatea areagotu.
Pertsona guztien mugikortasuna errazten dugu modu eraginkorrean
Esan zer behar duzun, eta gu arduratuko gara soluziorik egokiena eskaintzeaz.
Bezero bakoitzaren beharretara egokitzen gara, tratu pertsonalizatua eskaintzen dugu, eta punta-puntako teknologia jartzen dugu zure eskura:

Esku onetan zaude
Zirkulazio handiko instalazioetarako (normalean bi igogailu edo gehiago izaten dituztelarik), eraikineko joan-etorriak optimizatu eta igogailuen energia-kontsumoa murriztea ahalbideratzen duten soluzio adimendunak eskaintzen dizkizugu.
Instalazioaren konplexutasuna edozein dela ere, gure profesional-taldeak soluzio pertsonalizatua proposatuko dizu, eraikineko mugikortasuna ahalik eta arinena izan dadin.

Xehetasun guztiak zaintzen ditugu
Garraiatzeko gaitasun handia duten igogailu zabalak eskaintzen dizkizugu, pertsonen erosotasunerako diseinatuak. Ingurune bakoitzari egokitutako soluzioak, diseinu propioa dutenak.
Izan zaitez libre: hautatu nahi duzuna

Zure bidaidea gara
Orona 360° zerbitzu bat baino gehiago da; guk zure igogailuaren bizi-ziklo osoa zaintzeko modua da. Igogailuak diseinatu, instalatu eta haien mantentze-lanak egiten ditugu bidaia kondiziorik onenetan egiten dela bermatzeko.

Pertsonak gerturatzen ditugu, distantziak laburtuz
Berritzea ez da zerbait ezberdina garatzea soilik, ezberdintasun horri esker zure bizitza aldatu eta egunerokoa hobetzea ere bada. Hain zuzen ere, hori da gure lehentasuna: zure ongizatea. Orain, inoiz baino gehiago, maite dituzunekin egoteko soluzioak garatzen ditugu.
Zure bizitza erosoagoa, atseginagoa eta seguruagoa bilakatzeko lan egiten dugu, eta horren erakusle dira kabinen diseinua, argiztapena, isiltasuna eta balaztatze leuna.