Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Igogailuen modernizazioa

Niño pulsando un botón

Zure igogailua zaharberritzen dugu

Gaurtik aurrera guztia ezberdina izango da

Igogailua modernizatzean, eraikinaren balioa handitu, energia-kontsumoa optimizatu eta erabiltzaileak bidaia bakoitzean duen esperientzia hobetu egiten da. Zati bat aldatzearekin guztia eraldatzen da. Nahikoa da zer behar duzun guri esan eta guztia gure esku uztea.

 

Orona Next aurkezten dizugu, igogailuak modernizatzeko soluzioen plataforma, zure beharretara egokitzeko hainbat aukera-sorta eskainiz.

Esan iezaguzu zer behar duzun, eta gainontzeko guztia utzi gure esku. Zure eraikinaren azterketa bat egin eta soluzio egokienak gomendatuko dizkizugu:  

  • Maniobra aldaketa
  • Makina berria
  • Kabinaren diseinua berritzea
  • Pisu nahiz kabinetako ateak berriztatzea
Chico entrando en un ascensor modernizado

Kontrola eta segurtasuna

Seguruagoa, eraginkorragoa eta erosoagoa

Kontrolean eta segurtasunean oinarritutako modernizazioek luzatu egiten dute zure igogailuaren bizitza, funtzionamendu eroso, fidagarria eta energia-kontsumo txikia lortuz; aurrezpen ekonomikoa esanguratsua izan daiteke igogailuko botoia sakatzearekin bakarrik.

Berritu igogailua Oronaren azken maniobra aurreratuenarekin eta izan ezazu igogailua kondizio onenetan urte askotan zehar. 

Eskatu informazio gehiago

Instalación de tres ascensores perfectamente nivelada con una silla de niños

Smart Precision

Erabilerraztasuna guztiontzat

Smart Precision soluzioari esker, kabina eta solairua altuera berdinean egongo dira, haur-kotxearekin nahiz gurpildun aulkian mugituta ere eroso eta inoren laguntzarik gabe igo zaitezen iogailura. 

Bidaia eroso bat izan dezazun, azken teknologiako maniobra bat instalatzeaz gain, errendimendu handiko kontsumo baxua duen gearless makina ere instalatuko dizugu maiztasun erregulazioaren bitartez abiadura elektronikoki kontrolatzen duena  eta azelerazioen kuaketa ezinhobea bermatzen duena. 

Eskatu informazio gehiago

Cicha entrando en un ascensor renovado

Smart Ambience

Diseinua eta teknologia elkarrekin

Imajina ezazu teknologia aurreratuak eskaintzen dituen segurtasuna eta fidagarritasuna bermatzen dituen igogailu bat. Maniobra berritzeaz gain, diseinu inspiratzaile bat gehitu kabinari eta gainera espazioa ahalik eta gehien aprobetxatuz erosotasuna gehitu nahi izanez gero, Smart Ambience da behar duzun soluzioa. Goi-mailako baidaia-esperientziaz goza ezazu. 

Giroak eta estetikak
Ascensor completamente modernizado

Total Experience

Gaurtik aurrera dena ezberdina izango da.

Igogailua berritzeak eraikinaren balioa handitzea suposatzen du, energia kontsumoa murriztuz eta erabiltzaileen bidaia-esperientzia hobetuz.

Total Experience igogailuaren goitik-behera berritzean oinarritzen da, igogailua behar duzunero egoera onenean izan dezazun denbora luzez. Gehitu iezazkiozu punta-puntako teknologian oinarritutako Orona maniobra, errendimendu goreneko gearless makina eta estetikarik erakargarrienak zure kabinari.

Eskatu informazio gehiago

Esku onetan zaude, gu arduratuko gara guztiaz

Marka eta instalazio guztietara egokitzen gara.

Arreta pertsonalizatua

Jarri gurekin harremanetan inolako konpromisorik gabe eta azaldu iezazkiguzu igogailuaren beharrak

Irudia

Ikuskaritza konpletoa

Ekipoa xehetasunez berrikusten dugu soluziorik onena eskaintzeko

Irudia

Modernizazioa burutu

Berriztatzea hitzartutako epeeen barruan burutzen dugu, indarrean dagoen araudia betez

Irudia

Mantentze-lanen zerbitzua

Etengabeko jarraipena eskaintzen dugu, igogailuaren errendimendu maximoa bermatzeko

Irudia

Eskatu informazio gehiago

Bidali mezua
Orona 360° zerbitzua igogailuak modernizatzea

Zure
bidaidea gara

Orona 360° zerbitzu bat baino gehiago da.
Guk zure igogailuaren bizi-ziklo osoa zaintzeko modua da. Igogailuak diseinatu, instalatu eta haien mantentze-lanak egiten ditugu bidaia kondiziorik onenetan egiten dela bermatzeko.

Orona's green

Jasangarritasuna

Orona soluzioek energiaren kontsumoa nabarmen murrizten dute, ingurumenari mesede egitearekin batera, zure igogailuaren bizitza luzatuz eta pertsonen segurtasuna, irisgarritasuna nahiz erosotasuna handiagotuz.

SOLUZIO JASANGARRIAK

Itzuli gora