Igogailuen mantentze-lanak

lehen egunean bezala
Bi milioi berrikuspen baino gehiago egiten ditugu urtero etxebizitza, metro, ospitale eta hoteletako igogailuetan.
Gure programak zure beharrei eta instalazioari egokitzen zaizkie, lantalde bat zure zerbitzura jarrita.
Distantziak laburtzen dituen taldea.
Eskatu informazio gehiago
Bidali mezuaAurkitu mantentze-lanen artean zure beharretara hobekien egokitzen den aukera
Mantentze-lan |
|
|
---|---|---|
Kontratuaren barruan sartzen direnak |
||
Prebentziozko mantentze-lanen aldizkako berrikuspenak | ||
Abisu-zerbitzu zabala: 9:00 - 21:00 | ||
Bezeroarentzako arreta 24/365 | ||
Mantentze-lan, konponketa eta abarrei buruzko aholkularitza eta informazioa | ||
Aldizkako nahitaezko ikuskapenetan laguntzea | ||
Erantzukizun zibilaren segurua barne | ||
Ordezko piezak barne | ||
Aukerakoak |
||
24 orduko Plus zerbitzua | ||
Orona Phone | ||
Orona Web Service |
Zure igogailua beti eskuragarri
Igogailuan dauden sentsore ugariek gure ekipo teknikoari beharrezko informazioa ematen diote gerta daitezkeen irregulartasunei eta matxurei aurrea hartzeko. Datu horien adimen artifizialaren analisi aurreratuak aplikatzeari esker, zure igogailuaren erabilgarritasuna handitzen dugu.
Zerbitzu-konektagarritasunak nabarmen handitzen du zure igogailuaren erabilgarritasuna, eredu tradizionalen aldean, eta prebentzio-jarduerak planifikatzen ditu, eguneroko bizitzan ahalik eta eraginik txikiena izan dezaten.

Zuk zure denboraz gozatzea da gure jardunaren helburua
Zure instalazioan pieza bat aldatu behar bada, esku onetan zaude. Eskaera gehien dituzten piezak furgonetan edo tokian-tokiko biltegian ditu gure talde teknikoak. Gainera, tresna digitalei esker, bermatuta dago pieza berrien eskuragarritasuna.
Orona ez bada ere, konponduko dugu
Gure zerbitzua eskaintzen dizugu, igogailua beste marka batekoa bada ere. Ingeniaritzan eta igogailuen fabrikazioan dugun esperientziari esker, gure gain har ditzakegu beste enpresa batzuek eraikitako instalazioak. Horrek bereizten gaitu; merkatuko edozein markatara egokitzen gara.
Marka ugaritarako teknologia
Marka guztietarako soluzio balioaniztunak garatzen ditugu.

Marka ugaritarako ingeniaritza
Laborategi espezifikoak ditugu ezagutza garatzeko.

Marka ugaritarako trebakuntza
Trebakuntza-plan iraunkorrak gure taldeentzat.

Produktu ugaritarako mantentze-lanak eskaintzen ditugu