Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Konektagarritasuna

Munduarekin konektatzen zaituen bidaia digitaleko esperientzia

Chica mirando un móvil en un ascensor

Pertsonen arteko konexioa hobetzen dugu, eta distantziak laburtu.

Zure helmugara iristen laguntzen dizun kidea gara, eta badakigu denbora garrantzitsua dela zuretzat. Goza ditzakezun soluzioak garatzen ditugu. Berritzea ez da zerbait ezberdina garatzea bakarrik, ezberdintasun horrek zure bizitza aldatzea eta egunerokoa hobetzea ere bada. 

Igo eta konektatu esperientzia honetara. Zuk erabakitzen duzu zure denbora zertan eman, ezertaz arduratu beharrik izan gabe. Konektagarritasuna zure eskura jartzen dugu.

Oronako teknikari bat erabiltzaile batekin, soluzio konektatuak erakusten

Igogailu konektatuak, etorkizunerako prest

Teknologia digital berriei esker, denbora errealean konekta zaitezke zure igogailuarekin eta teknikariarekin, eta segurtasun, zerbitzu-kalitate eta erabilgarritasun handiagoak lor ditzakezu.

Oronaren igogailu berriek gure IoT (Gauzen Internet) plataformara konektatzeko gaitasuna dute, datuak emateko, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan.

Igogailuak dituen sentsore ugariek behar duten informazio guztia ematen diete gure teknikariei, gerta litezkeen anomalia eta matxurei aurrea hartzeko. Analitika aurreratuaren bidez eta ia 300.000 igogailuko parkearen bidez bildu dugun esperientziari esker, bermatzen dizugu zure igogailua gehiagotan egongo dela erabilgarri.

Zure instalazioaren egoerari buruzko informazioa jarri ahal izango dugu zure eskura, modu gardenean eta denbora errealean.

Konektagarritasunak are gehiago hurbiltzen gaitu zuregana eta zure etxera, eta ateak irekitzen dizkie dagoeneko hemen dagoen etorkizun bateko zerbitzu eta esperientzia digital berriei.

Zure igogailua beti erabilgarri

Igogailuak dituen sentsore ugariek behar duten informazio guztia ematen diete gure teknikariei, gerta litezkeen anomalia eta matxurei aurrea hartzeko.

Sentsoreen bidez lortutako datuak Oronaren hodeiko IoT plataformara bidal daitezke. Han, adimen artifizialeko algoritmo aurreratuen bidez aztertzen dira, datu historikoekin batera.

Zure igogailuaren funtzionamendua analizatuz, zure instalazioaren erabilgarritasuna bermatzeko behar diren ekintzak identifika ditzakegu, eta aurrea hartu.

Gure lantalde teknikoak tresna aurreratuak ditu, hala nola OronaLink aplikazioa; haien bidez, konektatutako igogailuari buruzko informazio guztia denbora errealean eskuratzen du, zuri zerbitzu azkar eta eraginkorra eskaintzeko.

Zerbitzuaren konektagarritasunak nabarmen handitzen du zure igogailuaren erabilgarritasuna modelo tradizionalen aldean, aukera ematen baitu prebentzioko ekintzak planifikatzeko, zure egunerokoan ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.

Monitorizazioa

Informazio guztia zure esku

Oronak zure eskura jartzen du informazio eguneratua, zure instalazioaren egoera zehatza zer-nolakoa den jakiteko:

  • egindako esku-hartzeak
  • zerbitzu-ratioak
  • erantzun-denborak
  • zure igogailuaren erabilgarritasuna
  • eta askoz gehiago

Gainera, jakinarazpenak jaso ditzakezu zure instalazioaren funtzionamenduaren inguruan. Konektagarritasunak are gehiago hurbiltzen gaitu zuregana eta zure eraikinera, eta ateak irekitzen dizkie dagoeneko hemen dagoen etorkizun bateko zerbitzu eta esperientzia digital berriei.

Eskatu informazio gehiago

Bidali mezua

Itzuli gora