Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Kaixo, Jonathan naiz

Toulouseko muntaketa-arduradun gisa egiten dut lan.

Kaixo, Jonathan naiz

Frantzia iparraldean jaio nintzen. Oronak Euskal Herrira etortzeko lan aukera eskaini zidan. Inoiz ahaztuko ez dudan nazioarteko esperientzia izan da.

jonathan beisbal

Nire denbora librean hobbyei tarte bat egiten saiatzen naiz: lagunekin beisbolean jolastu edo zaldian ibili.

Nire esperientzia Oronan

Salmenta aurreko ingenieritza-taldean (EAV) hasi nintzen lanean, Oronak Euskal Herrian dituen bi ekoizpen-instalazioetako batean, Espainiako iparraldean-Hernaniko egoitza korporatiboaren ingurua ezagutu eta bizitzeko aukera izan nuen. Sail honetan mundu mailako laguntza teknikoa eskaintzen dugu.

Beste herrialde batera joateko erabakia hartzea ez da erraza izaten, baina lehen momentutik etxean bezala sentiarazi ninduten. Beraien esku zegoen guztia egin zuten ni Orona familiako kide bat gehiago sentiarazteko eta ni prestatzeko: fabrikazio-prozesuetatik hasi eta bidalketetaraino.  
Une oro babestua sentiarazi ninduten, eta asko eskertzen diet.

Esperientzia hau oso aberasgarria izan da  profesionalki bai eta pertsonalki ere.
Igogailuen sektore interesgarria eta zirraragarria ezagutarazteaz gain, beste kultura bat ezagutzeko aukera izan dut. Ohitura berriak ezagutu ditut eta asko gozatu dut; pintxo-potea batez ere!

Orona familiaren laguntzari esker, asko ikasi dut nazioarteko esperientzia paregabetik.

Bi urtez Hernanin lanean jardun eta gero, Toulousera aldaketa eskatu nuen, etxetik gertuago egoteko. Nere herrialdera itzuli ahal izateko erakutsi zidaten malgutasuna asko baloratzen dut. Baita muntaketa-arduradun izateko eskaini didaten aukera ere.

Gaur egun muntaia-arduraduna naiz Toulousen.

 

Nire herrialdera itzuli ahal izateko erakutsi zidaten malgutasuna asko baloratzen dut.

Gehien baloratzen dudana

Antolamendua

Guztion onerako egiten dugu

Ingeniaritzarekin dudan bokazioa zera da: egiten dudanari zentzua aurkitu eta denon onerako laguntzen dudala. Jendearen onurarako lan eginez eta gizartean benetako eragina duten soluzio teknologikoak garatzen zoriontsu sentitzen naiz.

Nazioartekotzea

Hazteko aukera eskaintzen duen nazioarteko enpresa

Beste herrialde batean lan egiteko aukera eman dit Oronak, beste kultura eta ohiturak ezagutzekoa. Eta oso eskartua natzaio; gainera nire Frantziarako itzulera malgutasunarekin kudeatu zuen.

Profesionalki eta pertsonalki esperientzia oso aberasgarria izan da. Zurea ez den herrialde batean lan egiteak bertigoa eman lezake, baina Oronako esperientziari esker profesionalki hazi egin naiz.

aholkua

Zurekin batera hazten da Orona

Urte hauetan lortutako  ikaskuntzari, eskarmentuari eta ezagutzari esker Frantzian garrantzi handia duen sektorean garatzen jarraitzen dut.

Itzuli gora