Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Modernizazioa

Igogailuak modernizatzea

Zure igogailua biziberritu egiten dugu

Gaurtik aurrera guztia ezberdina izango da

Igogailua modernizatzean, eraikinaren balioa handitu, energia-kontsumoa optimizatu eta erabiltzaileak bidaia bakoitzean duen esperientzia hobetu egiten da. Zati bat aldatzearekin guztia eraldatzen da. Nahikoa da zer behar duzun guri esan eta guztia gure esku uztea.

Orona igogailuen irisgarritasuna

Irisgarritasuna

Guztiontzat

Zure igogailua irisgarri bihurtzen dugu, kabinaren zorua berdinduta, haur-kotxeak nahiz gurpildun aulkiak eroso mugi daitezen.

Segurtasuna igogailuetan

Kontrola eta segurtasuna

Seguruagoa, eraginkorragoa eta erosoagoa

Kontrolean eta segurtasunean oinarritutako modernizazioek luzatu egiten dute zure igogailuaren bizitza, funtzionamendu eroso, fidagarria eta energia-kontsumo txikia lortuz; aurrezpen ekonomikoa esanguratsua izan daiteke igogailuko botoia sakatzearekin bakarrik.

igogailu kabinak giroak

Diseinatu zure kabina

Lehen inpresioa garrantzitsua delako

Berritu kabinaren barnealdea. Akabera-aukera zabala dugu, diseinu esklusiboak eta abangoardistak, edozein ingurunerekin bat egiten duen kabina pertsonalizatua sortzeko.

Giroak eta estetikak

Esku onetan zaude, gu arduratuko gara guztiaz

Marka eta instalazio guztietara egokitzen gara.

Arreta pertsonalizatua

Jarri gurekin harremanetan inolako konpromisorik gabe eta azaldu iezazkiguzu igogailuaren beharrak

Irudia

Ikuskaritza konpletoa

Ekipoa xehetasunez berrikusten dugu soluziorik onena eskaintzeko

Irudia

Modernizazioa burutu

Berriztatzea hitzartutako epeeen barruan burutzen dugu, indarrean dagoen araudia betez

Irudia

Mantentze-lanen zerbitzua

Etengabeko jarraipena eskaintzen dugu, igogailuaren errendimendu maximoa bermatzeko

Irudia

Eskatu informazio gehiago

Bidali mezua
Orona 360° zerbitzua igogailuak modernizatzea

Zure
bidaidea gara

Orona 360° zerbitzu bat baino gehiago da.
Guk zure igogailuaren bizi-ziklo osoa zaintzeko modua da. Igogailuak diseinatu, instalatu eta haien mantentze-lanak egiten ditugu bidaia kondiziorik onenetan egiten dela bermatzeko.

Orona's green

Jasangarritasuna

Orona soluzioek energiaren kontsumoa nabarmen murrizten dute, ingurumenari mesede egitearekin batera, zure igogailuaren bizitza luzatuz eta pertsonen segurtasuna, irisgarritasuna nahiz erosotasuna handiagotuz.

SOLUZIO JASANGARRIAK

Itzuli gora