Esparru komertzialerako igogailuak
Merkataritza-guneetan nahiz zirkulazio eta exijentzia handiko beste espazio batzuetan pertsonen mugikortasuna optimizatzeko garatutako soluzio bertikalak.

Una forma de desplazarte más inteligente
Viajes más ágiles, accesibles y seguros.
“Guztiok” esaten dugunean, zu ere barruan sartzen zaitugu
Espazio unibertsalak diseinatzen ditugu
Pertsonen irisgarritasuna eta mugikortasuna erraztu eta joan-etorriak erosoago bihurtzen dituzte gure soluzioek.
Zugan pentsatzen dugu, zure ongizatea da gure helburua
Orona Next igogailuek irisgarritasun-elementuak dituzte, igogailua espazio unibertsala izan dadin, eta pertsona guztiek segurtasunez, eroso eta ahalik eta modu autonomoenean erabil ditzaten; berdin dio gurpildun aulki bat erabiltzen ari diren, erosketa-orgatxoa daramaten edo haur-kotxe bat bultzatzen ari diren.




Izan zaitez libre: hautatu nahi duzuna
Beste soluzio batzuk

Zure bidaidea gara
Orona 360° zerbitzu bat baino gehiago da; guk zure igogailuaren bizi-ziklo osoa zaintzeko modua da. Igogailuak diseinatu, instalatu eta haien mantentze-lanak egiten ditugu bidaia kondiziorik onenetan egiten dela bermatzeko.

Jasangarritasunaren zerbitzura jartzen dugu energia guztia
Jasangarritasuna ez da ingurunea zaintzearen aldeko apustua soilik, gutxiagorekin gehiago egiteko era adimentsua ere bada. Gure igogailuek aplikazio berritzaileak dituzte energia sortu eta kontserbatzeko; hala, gastuak murriztuko dituzu igogailuaren mantentze-lanetan eta funtzionamenduan:
- Energia birsortzeko sistema
- Kontsumo gutxiko gearless eragingailuak
- Led bidezko argiztapen eraginkorra eta kabinako argien itzaltze automatikoa
- Igogailua stand by egoeran izatea
Giroak eta estetikak
Sortu zure
espazioa
Konfiguratu kabina-barnealde berezi eta pertsonalizatua, hiru girotan inspiratutako bildumetako osagai-sorta konbinatuta:
Ingurune lasaia, atsegina, erlaxagarria, naturan inspiratutako elementuz sortua.
Ezagutu HarmoniaIngurune berritzailea eta sortzailea.
Ezagutu InnovaArkitektura klasikoko kontzeptu eguneratuetan oinarritutako ingurunea.
Ezagutu Rinaccia
Pertsonak gerturatzen ditugu, distantziak laburtuz
Berritzea ez da zerbait ezberdina garatzea soilik, ezberdintasun horri esker zure bizitza aldatu eta egunerokoa hobetzea ere bada. Hain zuzen ere, hori da gure lehentasuna: zure ongizatea. Orain, inoiz baino gehiago, maite dituzunekin egoteko soluzioak garatzen ditugu.
Zure bizitza erosoagoa, atseginagoa eta seguruagoa bilakatzeko lan egiten dugu, eta horren erakusle dira kabinen diseinua, argiztapena, isiltasuna eta balaztatze leuna.