Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

PRODIGIOSA

Industrian bultzada teknologikoa ekarriko duten produktu digitalak eta zerbitzu aurreratu berriak

Prodigiosa

Proiektu honen helburu orokorra da teknologia digitalak eta analisi aurreratuko teknologiak ikertu eta garatzea. Horretarako, domeinu anitzeko IKT soluzio bat garatuko da, zeinak 4.0 zerbitzuen gaitzaile berriak eskaini ahal izango baititu produktu industrialak produktu digital erreal bilaka daitezen, enpresen baliabideen, mantentze-lanetako zerbitzuen, diseinuaren eta ekoizpen-prozesuen efizientzia, erabilgarritasuna eta kalitatea optimizatu daitezen, eta bezeroentzako negozio-eredu berritzaileak sor ditzaten, eta, hala, enpresek beren gaur egungo produktu industrialen balio erantsia optimiza dezaten.

Proiektu hori aurrera ateratzeko, Oronak partzuergo bat osatu du 4.0 teknologia digitalak (bereziki, big data, gauzen internet (IoT) eta hodeiko konputazioa) ikertu eta garatzen esperientzia handia duten enpresa, unibertsitate, zentro teknologiko eta enpresetako I+Gko unitateekin.

Proiektua 2017ko apirilaren 10ean hasi zen, eta 2019ko abenduaren 31n amaitu. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren dirulaguntza jaso du HAZITEK 2017 programaren barruan, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsen (EGEF) dirulaguntza ere bai.

Gobierno Vasco

 

feder

 

Interesgarria izan daiteke zuretzat

Itzuli gora