Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

ASCIENTE

Igogailurako eragingailu efizienteak

Ascienta

Igogailu efiziente bat garatzea da proiektuaren helburua; sarean kontsumitzen den potentzia murriztuko beharko du (500 W bitarte), sare monofasiko estandarretan (230 Vac) instalatzeko aukera eman beharko du, eta 100 bidaiarainoko autonomia izan beharko du. Horretarako, goi-prestazioko potentzia-bihurgailuak, zuzenean busera konektatutako metatze-sistema berriak eta tentsio izendatu baxuko motor efizienteak garatu beharko dira.

Zientziaren eta Teknologiaren eta Berrikuntzaren Espainiako Estrategian azaltzen diren zortzi erronka handietako batekin bat egiten du erabat proiektu honek. ENERGIA SEGURUA, JASANGARRIA ETA GARBIA da erronka hori.

Erregai fosilekiko mendekotasuna murriztuko duen sistema energetiko seguru, jasangarri eta lehiakor baterako trantsizioa babestea da erronka horren helburua. Izan ere, gaur egun, erregai fosilen eskasia dago, eta hazten ari dira mundu-mailako eskaera eta klima-aldaketan duten inpaktua.

Zientziaren eta Teknologiaren eta Berrikuntzaren Espainiako Estrategian hau zehazten da: “energia- eta ingurumen-jasangarritasuna lehiakortasun- eta kalitate-elementutzat hartzen da, eta eraikuntza-prozesuko etapa guztietan hartu behar da kontuan; halaber, efizientzia hobetzeko eta baliabideak hobeto aprobetxatzeko berrikuntzarako balio duen elementu bat da. Hala, ekintzen bidez, eraikinak eraikitzeko eta ustiatzeko tekniken esparruan dauden gaitasun zientifiko, teknologiko eta enpresarialen nazioarteko lidergorantz bultzatuko da, eta, orobat, sustatuko da material eta eraikuntza-prozesu berriak eta bizitegi-eraikinetako eta etxebizitzatarako ez diren eraikinetako energia-efizientzia hobetzeko sistemak aurkeztea eta aplikatzea”.

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du proiektua, azaroaren 17ko dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduko 31. artikuluan jasotzen denarekin bat (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Minecor

 

feder

 

Interesgarria izan daiteke zuretzat

Itzuli gora