Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Orona Get Up sariek Eneko Irazusta, Iñigo Arratibel, Alba Fernández eta Amaia Goñiren talentua aintzatetsi dute

Sariketaren VIII. edizio honen bidez, ingeniaritza-ikasleen trebakuntza eta talentuarekin duen konpromisoa berretsi du enpresak.

03 Aza 2017

GET UP

Oronak, Orona Get Up sariketaren VIII. edizioko sariak banatu zituen atzo Orona Ideo egoitza korporatiboan. Ingeniaritzako ikasleen talentuarekin duen konpromisoa berretsi du konpainiak sariketa zortzigarren aldiz antolatuz eta zenbait ekimen aktibatuz ikasle askori aukera emateko, urtez urte, gradu- edo master-amaierako lanak enpresan egiteko. 

Sariketaren edizio honetan, hamabost proposamenek hartu dute parte; guztiek ere oinarrizko bi eskakizun bete behar zituzten: garraio bertikalaren, hiri-mugikortasunaren eta eraikinen energia-kudeaketaren arloko nobedadeak barnean hartzea, eta ikerketaren eremuko berrikuntzak proposatzea. 

Lanak arretaz aztertu eta eskakizunak betetzen zituztela egiaztatuta, epaimahaiak Fuzzing de sistemas embebidos industriales (Sistema txertatu industrialen fuzzinga) proiektua hautatu du lehen posturako; Eneko Irazustak aurkeztu du lana (Euskal Herriko Unibertsitatea), eta 1.500 €-ko saria jaso du. Gero eta sistema gehiago daude sarean konektatuta, bai tokiko sareetan, bai Interneten. Makinen, altzarien, ibilgailuen eta abarren barruan integratzen diren konputazio-sistemek ahalbidetzen dituzte interkonexio horiek, eta sistema txertatu deritze. Hainbat zerbitzu eman ditzakete; nolanahi ere, eraso zibernetikoen aurrean zaurgarriago bihurtzea ere ekartzen dute. Mehatxu berri horiei aurre egiteko, softwarea garatzeko eta testatzeko teknika berri eta berritzaileak erabiltzen ari da industria. Saritutako proiektuan teknika horietako bat aztertu da: fuzzinga. 

Edizio honetan, Iñigo Arratibelek (Mondragón Goi Eskola Politeknikoa) jaso du bigarren saria, 1.000 €, Ascensor eficiente (Igogailu eraginkorra) lanari esker. Hirugarren saria, berriz, 500 €, ex aequo eman zien enpresak Alba Fernández (Tecnun) eta Amaia Goñiri (Mondragón Goi Eskola Politeknikoa), Estandarización y optimización del transporte (Garraioaren estandarizazioa eta optimizazioa) eta Optimización de sistemas de aislamiento (Isolatze-sistemen optimizazioa) lanengatik, hurrenez hurren.

 

Duela zortzi urtetik, ikasleek egiten duten lana aitortu nahi dute Orona Get Up sariek, eta Ingeniaritzako gradu-amaierako eta master-amaierako ikasleen ikerketa-proiekturik onenak saritu. 

Oronak, Orona Get Up sarien bidez, gazteen trebakuntzaren eta talentuaren aldeko apustua berresten du, eta, beste urte batez, aukera ematen die ikasleei beren ikerketa-proiektua Oronako eta haren kolaborazio-sareko talde diziplina anitzekoaren laguntzaz eta etengabeko aholkularitzaz baliatuz egiteko eta sakon lantzeko.

Oronarentzat, horrelakoak jarduera bereizgarrien hobi bat dira. Sari horiek sortzeak balioa ematen die gazteen proiektuei eta gaitasunari, egiten duten ahalegina aitortuz. 

Ekitaldian izan ziren Mikel Tolosa (Oronako Garapen Korporatiboko zuzendaria), José Miguel Lazkanotegi, (Oronako Berrikuntza Teknologikoko zuzendari korporatiboa), Jon Altuna (Mondragon Unibertsitateko errektoreordea), Javier Ganuza (Tecnuneko kanpo-harremanen arduraduna) eta Faustino Mujika Garitano (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako kanpo-harremanetako zuzendariordea, EHU). 

Jardunaldia amaitzeko, aurkeztutako proiektuak erakutsi zituen Inge Isasak (Oronako Ikerketen kudeatzailea), eta saridunei sariak eman zizkien Mikel Tolosak.

Itzuli gora