Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Orona, Eskoziako eraikinik onenaren mugikortasun-hornitzailea

Konpainiak mugikortasuneko hiru soluzio instalatu ditu liburutegiaren estilora egokituak.

15 Abe 2018

Escocia

Orona hiri-mugikortasuneko soluzioetan espezializatutako konpainia da RIAS sarietan Eskoziako eraikinik onenaren saria jaso duen Carnegie Library & Galleries eraikinaren mugikortasun-hornitzailea.  

Eraikina Eskoziako Dunfermline hirian dago, eta maiatzean zabaldu zen berriro, hiru urteko obra baten ondoren. Richard Murphy Architects estudioak ORONAren zerbitzuak erabili zituen igogailuetan diseinu erakargarri bat lortzeko, liburutegiaren estilo modernora egokitua, eta, aldi berean, iraunkortasun-betebeharrak betetzeko. Zehazki, konpainiaren britainiar dibisioak Orona 3G 2018 igogailu bat instalatu zuen, 33 pertsonako edukiera duena, Orona 3G 2015 modelo bat, 13 bidaiari eraman ditzakeena, eta Orona C2000 plataforma jasotzaile bat. 

Eraikina, liburutegi izateaz gainera, museo baten eta galeria baten egoitza da, eta sariketako finalera iritsitako hamabi proiektuen artean hautatu dute; haien artean zegoen, adibidez, City of Glasgow College-ko campusa. Nabarmentzekoa da RIAS sariak Erresuma Batuko arkitektura-sari gailenak direla eta aurreko edizioetan saria eman dioten proiektuen artean dagoela, besteak beste, Eskoziako Museo Nazionala. 

Pozgarria da Oronarentzat balio arkitektoniko handiko proiektuetan parte hartzea eta bere eskaintzaren bidez obra bakoitzaren helburu eta ezaugarrietara egokitzen diren askotariko soluzioak ematea.

Itzuli gora