Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Joan edo etorri, zure alboan izango gara.

Aste honetan, Oronarentzat mugarri garrantzitsua den Madrileko metroko 1., 9., 11. eta 12. lineetako igogailuen mantentze-lanen aitorpena azpimarratu behar.

22 Ots 2024

Metro

5 lineetako aparatuen esleipen honek, Madrilgo metrora itzulera adierazteaz gain, Europako bost igogailu-operadore handienen artean finkatzea suposatzen du, nabarmen indartuz Espainiako hiriburuan dugun presentzia.

Lehendik izan du Oronak Madrileko leku enblematikoetako igogailuen mantentze lanen ardura, hala nola Diputatuen Kongresuan edota Metropolitano futbol estadioa. Mugikortasun-zerbitzuetan dugun konpromezuaren erakusle da mugarri hau.

Oronaren zerbitzu integrala, edonorentzako mugikortasun adimentsuago, gizatiarrago eta irisgarriago baten aldeko apustua da. Gertutasuna eta irisgarritasuna lehenesten dituen eredu bati esker, gure mantenimendu taldeek zerbitzu guztiz pertsonalizatuak eskaintzen dituzte. Teknologia berrien erabilerak igogailuen errendimenduaren monitorizatze jarrai bat (24/7 zerbitzua) egiteko ahalmena eskaintzen digu, uneoro etengabeko funtzionamendua bermatuz. Erabateko konpromezua erakusten duten goi-mailako talde teknikoei esker, Madrilgo metroan mugikortasun arazoak ekiditeko ahalmena dugu, erabiltzaileei esperientzia positiboa eta mugikortasun erosoak eskainiz.

Oronaren helburua igogailuentzako mantenimendu lan zerbitzuak eskaintzen dituen konpainia bat izatea baino haratago doa: erabiltzaileen konfiantzazko bidai-lagun izan nahi dugu, beraien mugikortasuna erraztuz eta hiri-mugikortasun erosoago bat edonoren eskura jarriz. Segurtasunarekin, fidagarritasunarekin eta efizientziarekin konprometituta, igogailu bakoitza errendimendu maximoan lanean aritzea bermatzen dugu, aparatuen bizi-iraupena luzatuz eta mugikortasun arazoak izan ditzaketen pertsonen egunerokotasuna ere erraztuz. Oronan, pertsonak mugitzeaz haratago goaz: bidaia nahiz abentura berriek hasiera izatea ahalbideratzen dugu, pertsonak beraien helmugetara gerturatzea posible eginez, beti ere modu seguruan. Barrerarik gabeko mugikortasun bat eskaintzen dizun konfiantzazko bidaidea gara, guztien bidaiak esperientzia ahaztezin bilakatzen dituguna.

Itzuli gora