Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Euskara Oronan: elkar mugituz, egingo dugu

Euskaraldia 2025

12 Mai 2025

 

 

Oronan badakigu hizkuntza ez dela soilik komunikazio tresna bat, nortasunaren eta kohesioaren ardatz garrantzitsua ere bada. Horregatik, duela ia 25 urte jarri genuen martxan Euskara Plana enpresa barruan, 2000. urtetik aurrera hain zuzen ere, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko bidea eraikiz.

Gure Euskara Planaren helburua argia da: euskararen erabilera indartzea gure eguneroko jardueretan, barrura zein kanpora begira. Urtero-urtero, ekimen eta jarduera ugari antolatzen ditugu helburu hori lortzeko, langile guztiei euskara modu naturalean eta erosoan erabiltzeko aukera emanez.

Euskaraldia izan da azken urteotan gure konpromiso hori ikusarazteko eta indartzeko tresna garrantzitsuetako bat. Lehen ediziotik bertatik parte hartu dugu entitate gisa, eta gure kolektibo osoari parte hartzeko ateak ireki dizkiogu: belarriprest, ahobizi, barne, zein kanpo arigune moduan.

Aurten, laugarren Euskaraldia ospatuko da maiatzaren 15etik 25era, eta Oronan berriro ere aktiboki parte hartuko dugu. Gure espazioak apainduko ditugu, txapak banatuko ditugu eta lankideak zein bezeroak euskara gehiago sustatuko dugu. Giroa sortzeko, jolasak, bideo propioak, prestakuntza-saioak eta bestelako ekimenak antolatuko ditugu, parte-hartzea errazteko eta dibertigarri egiteko.

Euskara gurea egin dugu, eta egunero-egunero, txikitasunetik handitasunera, urrats sendoak egiten jarraitzen dugu hizkuntza bizia eta erabilia izan dadin.

Itzuli gora