Skip to main content

Berriak

Erremonteko Binakako Txapelketaren aurkezpena

20 Aza 2026

Orona Fundaziotik azken bi Erremonteko Binakako Txapelketen ospakizuna babesten dugu, Oriamendik Hernaniko Galarreta pilotalekuan antolatuko dituenak.

Zientzia eta Teknologia femeninoan

10 Aza 2026

Orona Fundazioaren instalazioek ekimen honen jardunaldi bat hartu dute, Bigarren Hezkuntzako 180 ikasle bildu dituena, zientzia eta teknologia arloan erreferente diren emakumeen lana eta ibilbidea hurbiltzeko.

Erein argitaletxearen 50. urteurrena

06 Aza 2026

Donostiako argitaletxeak mende erdiko ibilbidea ospatu du, liburuen sorkuntza eta hedapena posible egiten duten pertsona eta eragile guztiei omenaldia eginez.

Musikeneren 25. urteurrena

27 Urr 2026

Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak, Musikenek, bere 25. urteurrena ospatuko du 2026-2027 ikasturtean. Aukera bikaina izango da bere ibilbidea aitortzeko eta musikako profesionalen belaunaldi berrien prestakuntzan egindako ekarpena balioan jartzeko.

Enpresarean Azoka

23 Urr 2026

Enpresa-eremuan euskarazko komunikazioa sustatzeko ekitaldi honen beste edizio bat babestu dugu

Pilota Egokituko Sari Nagusia

14 Urr 2026

Laudioko Areta pilotalekuak Arabako Irekiko finalak jaso zituen urriaren 12an. Horrela, Euskal Pilota Egokituko Zirkuituaren lehen edizioari amaiera eman zitzaion, kirolarien talentua eta gainditze-gaitasuna nabarmenduz.

Errebeldeak Fest jaialdiaren seigarren edizioa

05 Urr 2026

Beste urte batez, Errebeldeak Fest Kirol Musika Inklusiboa jaialdian parte hartzen dugu. Jaialdi honen helburua irisgarritasuna eta inklusioa ikusgarri egitea da, musikaren eta kirolaren bidez.

Euskadiko Paratriatloi Txapelketa

14 Ira 2026

Aniztasun funtzionala duten kirolarien parte-hartzea sustatzen duen eta kirola berdintasun eta gainditze gune gisa erreklamatzen duen txapelketa hau antolatzen laguntzen dugu.

Gastronomia Berdea

11 Ira 2026

Mantala-rekin lankidetzan ari gara hamar urteko proiektu batean, elikagaien ekoizpenetik hasi eta kontsumora arte, gastronomiaren balio-kate osoan praktika jasangarriagoak aintzat hartu, egituratu eta sustatzeko asmoz.

Duchenne FM elkartearen familia-kanpamentua

04 Ira 2026

Beste urte batez, Duchenne muskulu-distrofia duten haurrei eta haien familiei bizikidetza-, dibertsio- eta topaketa-egun batzuez gozatzeko aukera ematen dien aisialdi egokituko ekimen honetan laguntzen dugu.

Sehaska garaiak film laburra

01 Ira 2026

Ekain Irigoienek zuzendu eta idatzitako proiektuak denborari, bizitzari eta heriotzari buruzko hausnarketa bat proposatzen du, familia-ospakizun batean girotutako istorio baten bidez.

Batuz Fundazioa, ekonomia zirkularra eta enplegu inklusiboa

28 Abu 2026

Pertsonengan zein ingurunean eragin positiboa sortzen duten ekimenen alde egiten jarraitzen dugu. Ikuspegi partekatu horren ondorioz, Batuz Gizarte Fundazioarekin lankidetzan aritu gara, gure instalazioetan objektuak biltzeko edukiontzi bat jarriz. Ekintza horrek ekonomia zirkularra sustatzen eta egoera ahulean dauden pertsonentzako enplegu-aukerak sortzen laguntzen du.

Itzuli gora