Skip to main content

Enpresarean Azoka

Enpresa-eremuan euskarazko komunikazioa sustatzeko ekitaldi honen beste edizio bat babestu dugu

23 Urr 2026

Bai Euskarari Elkarteak antolatutako topaketak profesionalak eta enpresak bildu ditu Orona Ideoko gure instalazioetan, komunikazio korporatiboaz eta haren etorkizuna markatuko duten joerez hausnartzeko.

Komunikazioa tresna gero eta garrantzitsuagoa bihurtu da enpresentzat. Etengabeko eraldaketa-testuinguru honetan, nor garen, zer egiten dugun eta nora joan nahi dugun komunikatzea nortasuna eraikitzeko, konfiantza sortzeko eta gure ingurunearekin konektatzeko bidea ere bada.

Jardunaldia hiru eremu nagusiren inguruan egituratu da. Lehenik eta behin, komunikazioa eta marka-eraikuntza landu dira, komunikazioko profesionalen eta enpresetako arduradunen parte-hartzearekin. Bigarrenik, enpresa-esperientziak partekatu dira, eta, kasu praktikoen bidez, barne zein kanpo erronkei komunikaziotik nola aurre egin aztertu da. Azkenik, komunikazioaren etorkizuna izan dute hizpide, arreta berezia jarriz joera berriei eta hizkuntza-teknologiei.

Orona Fundaziotik Enpresarean Azoka bezalako espazioak babesten ditugu, ezagutza sortzen dutelako, lankidetza sustatzen dutelako eta eremu profesionalean euskararen erabilera sendotzen laguntzen dutelako.

Itzuli gora