Skip to main content

Osasun Leku, pandemiaren eragin emozionala arintzeko tresna

Chillida Lekuk eta Orona Fundazioak sustatu dute ekimena

11 Ots 2021

Chillida Leku

COVID-19 pandemiaren eraginpean dauden pertsonei emandako laguntzaren jarraipen gisa, eta Jakioro jarduera 2020an egin ondoren, Orona Fundazioak estres-egoerak behin eta berriz jasaten ari diren eta pandemia dela-eta lanegun luzeak igarotzen ari diren osasun-profesionalentzako programa batean parte hartu du.

Chillida Leku bisitatzea esperientzia bat izan dadin nahi du Osasun Lekuk, malgutasun psikologikoa landuz, arduraz, irekitasunez eta inplikazioz, bizi kalitatea hobetzen laguntzeko. Horretarako, osasun-profesionalentzako jarduera-koaderno bat garatu da, museoko eskulturetan barrena ibilbide bat egiteko.

Guztira 300 pertsonak baino gehiagok erabili dituzte jarduera horretarako prestatutako koaderno pedagogikoak.

Itzuli gora