Tierres film laburra
Memoria historikoa zaintzen, hausnarketa soziala sustatzen eta sortzen ari den talentu sortzailea babesten laguntzen duten ekimen kulturalak bultzatzen jarraitzen dugu.
27 Mai 2026
Testuinguru horretan, Tierres film laburra egiten lagundu dugu, Gerra Zibilean girotutako benetako gertaeretan oinarritutako fikziozko ekoizpena.
Zinemagintzan prestakuntza teknikoa eta artistikoa duen produkzio-talde ez-profesional batek garatu du lana, eta 1938an Asturiasen kokatutako istorio bat islatzen du. Tentsioz eta gizatasunez betetako kontakizun baten bidez, Tierresek jazarpena eta bidegabekeria jasaten duen familia baten esperientzia kontatzen du, indarkeriak eta beldurrak markatutako testuinguru batean, auzotar batek gatazka baliatzen duenean bere lurrak kentzeko.
Gerraren ondorioak pairatu zituztenen biziraupenean, duintasunean eta memorian fokua jartzen duen thriller emozional gisa aurkezten da film laburra.
Lanaren estreinaldia Orona Fundazioaren auditorioan egingo da, eta ikus-entzunezko pieza hau egin duen taldearen presentzia izango du.
Orona Fundazioan funtsezkoa iruditzen zaigu kultura, pentsamendu kritikoa eta memoria kolektiboaren transmisioa sustatzen duten ikus-entzunezko proiektuak babestea, batez ere elkarlaneko ahaleginetik eta arte-sorkuntzaren bidez inpaktu soziala eragiteko borondatetik sortzen direnean.