Ávitako partner-en topaketa estrategikoa
Ávita, Grupo Avintiaren eraikuntza-sistema industrializatuaren aldeko partnerren topaketa estrategikoa egin dugu Orona Fundazioaren instalazioetan.
19 Ots 2026
“Zeruertz partekatu bat” lelopean, ekosistema honen kideok elkarrizketarako, ikuspegirako eta elkarlanerako bi jardunaldi partekatu ditugu. Eraikitzeko modu berri baterantz -industrializatuagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa- aurrera egiten jarraitzeko ikaskuntza, esperientzia eta perspektibak bateratu ditugu.
Oronan, mugikortasun bertikaleko sistemen kide estrategiko gisa, aktiboki parte hartu dugu hausnarketa kolektiboko gune honetan. Helburua, lankidetzatik abiatuta, eraikuntza-ereduaren bilakaera bultzatzea da, etorkizuneko erronkei aurre egiteko ingurune berritzaileagoetarantz.