Skip to main content

Jakioro

Bazkari solidarioak, ekonomia zirkularra eta auzolana

Orona Ideoko sukaldeko langileak

Pandemiaren hasieran, konfinamenduaren fasean, HAZI Fundazioak proposatu zuen alferrik galduko ziren lehen sektoreko lehengaiak aprobetxatzea.
Nekazariek eta beste ekoizle batzuek ezin izan zituzten salgai jarri beren produktuak, HORECA kanala itxita zegoelako.

HAZIk ondo ezagutzen gaitu, eta bazuen gure fidagarritasunaren berri; izan ere, duela 7 urte baino gehiago, Orona Fundazioaren laguntzarekin, elikaduraren alorreko Diametro 200 egitasmoa jarri genuen martxan. Proiektu horren bidez, gure langileak eta Orona Ideoko bisitariak tokiko eta sasoiko produktuekin —ahal denean, baita produktu ekologikoekin ere— elikatzen ditugu.

JAKIORO
Kalitate handiko menuak egin genituen, pertsona ahulenei zuzenduak. Apiriletik urrira bitartean, 220.000 errazio baino gehiago egin genituen.

Gertu-gertutik lan egin dugu tokiko lehen sektorearekin. Gure Elikagai SL enpresa Oronaren aliatua da, eta Fede Pacha Goikoetxea du gidari; azken hilabeteetan menuak egiten ari dira osagai horiekin.
Menu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan banatu ziren ekainera arte, Gurutze Gorriaren bidez, eta, ekainetik aurrera, Gipuzkoan, Elikagaien Bankuaren bidez. Beraz, eredu honi jarraitu genion: HAZI Fundazioak ekoizleei erosi zizkien lehengaiak.

Orona Fundazioak Gure Elikagai SLren obra finantzatu du, eta egitasmoaren esku jarri ditu bere sukaldeak. Fede Pachak eta bere taldeak dena eman dute ahulenei zuzendutako kalitate handiko menuak egiteko. Proiektu honek bi aitortza jaso ditu: lehena Bizkaian, BBK Fundazioaren eta Deia egunkariaren eskutik, eta bigarrena Gipuzkoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren eskutik, azken horren proposamenez. 2020ko apirila eta urria bitartean 220.000 errazio baino gehiago egin genituen.

Itzuli gora