Tolofolk jaialdiaren seigarren edizioa
Kultura sustatzeko eta gure inguruan kultur adierazpenak zaintzen eta zabaltzen laguntzen duten ekimenak babesteko konpromisoa berresten dugu. Testuinguru honetan, Tolofolk-en seigarren edizioa babestu dugu, JeaJeaka Kultur Elkarteak antolatutako musika jaialdia, apirilaren 9tik 12ra Tolosan ospatu dena.
13 Api 2026
Tolofolk, folk musika eta herri kultura maite dutenentzako erreferentziazko hitzordu gisa finkatu da azken urteotan, tradizioa eta soinu joera berriak uztartzen dituzten musikari, banda eta proposamen artistikoak bilduz. Edizio berri honetan, jaialdiak sei emanaldi eskaini ditu, eta bereziki berritzailea den programazio baten aldeko apustua egin du, aurreko urteekin alderatuta soinu elektroniko gehiago dituzten proposamenak txertatuz.
Orona Fundazioan funtsezkotzat jotzen dugu sorkuntza, parte-hartzea eta ondare inmaterialaren transmisioa bultzatzen duten kultura-proiektuak babestea.