Skip to main content

San Martinen Merkatu-e proiektua babesten dugu

Orona Fundazioak San Martin merkatuari lagundu nahi izan dio Merkatu-e proiektuan, gure inguruan ekoizten diren eta kalitate handikoak diren produktuak, Donostialdeko etxeetara modu jasangarrian hurbilduz

25 Mai 2022

Merkatu-e ekimenaren bidez, betiko azoka tradizionala bere bertsio digitalarekin batera bizi da. Plataforma berri horretan, erosketak online egin daitezke eta Txita ibilgailuan eraman daitezke etxera. Txita Donostiako enpresa aitzindaria da garraio ekologikoan trizikloak eta ibilgailu %100 elektrikoak erabiliz.

Ildo horretatik, Fundazioak bidezkoa, osasungarria eta ingurumena errespetatzen duen elikadura-sistema baten eragin positiboa sustatu nahi du. Hori dela eta, zenbait ekimenen bidez (Merkatu-e, esaterako), elikagaiak ekoizteko eta kontsumitzeko modua aldatu nahi du, tokiko ekonomiaren garapena sustatuko duen eredu jasangarriago baterantz.

Itzuli gora