Skip to main content

San Juan baleontziaren uretaratzea

Albaola Fundazioa zoriondu nahi dugu mugarri historikoagatik, eta itsas eta kultur ondarea babesten laguntzeko dugun konpromisoa berritzen dugu

19 Aza 2025

Orona Fundaziotik zorionak eman nahi dizkiogu Albaola Fundazioari San Juan baleontziaren uretaratze historikoagatik. Nazioarteko gertaera gogoangarria izan da, euskal itsas ondarearen berreskurapenean mugarri izan baita.

XVI. mendeko baleontzi ezagunaren erreplika zientifikoak lehorreko eraikuntza-fasea amaitu du, eta ofizialki hasi du itsasaldia. Gaur egungo itsas arkeologiako proiektu garrantzitsuenetako bat bihurtu da.

Uretaratu zenetik, San Juan ontzia Pasaiako Zamakona ontziolako instalazioetan dago atrakatuta, eta bertan mastak eraikitzen ari dira. Aurreikuspenen arabera, udaberrian itsasontzia Albaola ingurura itzuliko da, eta bertan amaituko dira mastak jartzeko eta masteria lanak, eta berriro irekiko da bisitarientzat.

Hamar urte baino gehiago daramatza Orona Fundazioak Albaolarekin lankidetzan, itsas kultura-ondarea berreskuratu eta biziberritzeaz gain, trebakuntza, artisautza, tradizioan oinarritutako berrikuntza eta komunitatearen sorrera bultzatzen dituen proiektua babestuz. Albaolaren lanak euskal legatuaren aberastasuna mundura proiektatzen du, eta aldi berean, gure identitatearen parte diren lanbideen inguruan ikasteko, ikertzeko eta garatzeko aukera berriak eskaintzen ditu.

Itzuli gora