Skip to main content

Sagardoaren Txapelketaren aurkezpenean erremontea babesten dugu

Apirilaren 15ean, XIII. Sagardo Txapelketa aurkeztu genuen Orona Fundazioaren instalazioetan. Txapelketaren partidak telebistan ETBko Erremontari programaren bidez egongo dira ikusgai

15 Api 2023

Sei bikotek hartuko dute parte lehiaketan, eta bakoitzak sagardotegi bat ordezkatuko du: Urriza-Martirena (Alorrenea), Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar), Aldabe-Azpiroz (Petritegi), Segurola-Juanenea (Bereziartua), Ansa II-Zaldua (Aburuza) eta Ezkurra II-Zubiri (Gurutzeta).

Erremontari programak euskal pilota modalitate hau bultzatu eta teknologia berriak erabiliz ikuspen handiagoa eman nahi dio. Esate baterako edizio honetan, berrikuntza gisa, adimen artifizialaren bidez sortutako pertsonaia bat erabiliko da, Erremontari izenekoa, lehiaketako xehetasunak ikusleekin partekatuko dituena.

Itzuli gora