Skip to main content

Orona Fundazioak kirolaren alde egiten du, inklusioa, errespetua eta komunitatea sustatzeko

14 Uzt 2021

Fundazioak Los Dragones de Lavapiés taldearen parte-hartzea babestu du Donosti Cup oinarrizko futboleko nazioarteko txapelketan.

Madrilgo Lavapiés auzoan bat egiten dute kultura, nazionalitate, erlijio eta nortasun anitzenak. Eta duela urte batzuetatik, dragoiak ere aurki daitezke futbol-jokalekuetan.

Los Dragones de Lavapiés auzokoen ekimena da. Guraso-talde batek jarri du martxan, eta helburua elkartasun, errespetu eta komunitate-loturak sortzea da kiroletik eta lehiaketatik abiatuta, eta munduko txoko guztietako kultura askotako pertsonen arteko elkarrizketa sustatzea.

Talde seniorrak bost errefuxiatu ditu eta benetako futbol-txapelketa bat jokatzeko ametsa zuten. Orona Fundazioaren eta Donosti Cup-en arteko lankidetzari esker, taldeak parte hartu ahal izango du 2021eko uztailaren 4tik 19ra egingo den oinarrizko futboleko nazioarteko txapelketan.

Itzuli gora