Skip to main content

Mundukideren lankidetza-proiektuen sustapena bultzatzen dugu

01 Ots 2023

Mundukideren helburua hazkunde jasangarriari eta kalitatezko enpleguari laguntzea da garapen bidean dauden herrialdeetan kooperatibak abian jarriz.

Eredu kooperatiboaren esperientziak, baliabideak eta jakintza partekatuz lan egiten du, pertsonen garapen autogestionarioa eta integrala sustatzeko, eta, horretarako, esperientzia kooperatiboaren balio solidarioak aktibatuz.

Oronak Mundukideren lan garrantzitsua babestu du sortu zenetik, eta Orona Fundazioaren bidez ekarpen ekonomiko iraunkorrak eta garrantzitsuak egiten dira.

Itzuli gora