Skip to main content

Matx, tokiko kirolaren sare soziala

Orona Fundazioan, gazteen artean kultura, euskara eta gizartean parte hartzeko modu berriak sustatzen dituzten ekimen berritzaileak bultzatu nahi ditugu. Esparru horretan, Matx proiektuarekin elkarlanean jarraitzen dugu, kirol-edukiak eta tokiko kirolaren hedapena ardatz dituen euskarazko lehen sare sozial librearekin.

27 Api 2026

Matx proposamen aitzindaria bihurtu da euskal ekosistema digitalaren barruan, batez ere gazteei zuzendutako ikus-entzunezko kirol-edukiak sortzearen aldeko apustuari esker, estilo dinamiko, hurbil eta ausartarekin. Kirolaren “beste aldea” erakustea bilatzen du proiektuak, formatu tradizionaletatik kanpo geratu ohi diren istorio, esperientzia eta erreferenteak entzuleengana hurbilduz.

Etapa berri honetan, proiektuak Matx izena ere daraman podcast bat jarri du martxan. Euskal kirolariei egindako elkarrizketa ezberdin eta hurbilekoak eskaintzen ditu saioak, eta haien kirol-ibilbideaz gain, haien alderdirik pertsonalena eta gizatiarrena ere aztertzen du.

Orona Fundazioan funtsezkoa iruditzen zaigu Matx bezalako proiektuak babestea, berrikuntza digitala, gazteria, kirola eta euskararen sustapena uztartzen dituztenak. Horrelako ekimenek komunikazio eta parte-hartze gune berriak sortzen laguntzen dute, eta ekosistema kultural eta soziala indartzen.

Itzuli gora