Skip to main content

Landarbaso abesbatza, kantua kultur altxorra

09 Urr 2023

Landarbaso abesbatza musika-erreferentetzat hartzen da eta bere gazteria, originaltasuna eta proiektuen berrikuntza eta kalitatea nabarmentzen dira. Euskal kulturarekiko duen konpromiso ukaezina ere azpimarratu behar da, galdutako lanak berreskuratuz eta moldaketa eta grabazio berriak eskainiz.

Orona Fundazioak Landarbaso abesbatzaren sentsibilizazio proiektua babestu du, euskal kantua eta musika tradizionala ondare ez-materialaren zati gisa sustatzeko.

Horretarako, bisitak eta saio pedagogikoak egin dira hainbat ikastetxetan: Bizarain, Haurtzaro eta Orereta Ikastola, Koldo Mitxelena Herri eskola eta Errenteria Musikal.

Itzuli gora