Skip to main content

Konkolotx Elkartea

Ipar Euskal Herrian 0 eta 3 urte arteko haurrentzat euskarazko haurtzaindegiak bultzatu eta finkatzeko lan egiten duen elkarte honen lana babesten dugu.

27 Uzt 2026

Lehen haurtzaroa funtsezko etapa da hizkuntza baten jabetze naturalerako. Bizitzako lehen urteetan, haurrek erraztasun handia erakusten dute hizkuntzak ikasteko; beraz, euskara ohikoa den ingurune batean hazteak hizkuntza hori txikitatik euren hizkuntza-errepertorioaren parte izaten laguntzen du.

Testuinguru horretan jaio zen 2022an Konkolotx Elkarteak egitura eta profesionalak biltzen ditu, Ipar Euskal Herrian 0 eta 3 urte arteko haurrei euskara hutsezko haurtzaindegi-zerbitzua eskaintzeko. Bere helburu nagusia gune berriak sortzea eta jada badaudenak finkatzen laguntzea da.

Euskara, lehen urteetatik

Ipar Euskal Herriko euskararen errealitateak bereziki beharrezko egiten du lan hau. Gaur egun, oraindik oso gune eta profesional gutxik eskaintzen dute lehen haurtzaroan arreta osoa euskaraz. Egoera horren ondorioz, familia askok ez dute beren etxeetatik gertu euskarazko haurtzaindegi-aukerarik aurkitzen, eta frantsesezko alternatiba baten alde egin behar izaten dute.

Orona Fundaziotik uste dugu bizitzako lehen urteetatik euskararen presentzia bultzatzea funtsezko bidea dela haren transmisioan eta biziberritzean laguntzeko.

Itzuli gora