Skip to main content

Kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei kultura-eskaintza eskuragarri egiten laguntzen dugu

01 Aza 2023

 “Gertu Kultura / Acerca Cultura” programa babesten dugu Gipuzkoan, kalteberatasun-egoeran dauden pertsonentzat kultura-ondasun eta –zerbitzuak eskuragarriagoak bihurtzeko asmoz.

Kulturaz gozatzea eskubidea da, duin bihurtzen gaitu kulturak eta gizarte-inklusioa sustatzen du. Ekimen honen bidez, antzerki-, auditorium-, jaialdi-, museo- eta gune enblematiko-sare batek, kultura-programazioa eskaintzen die gizarte-erakundeen eskutik kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei.

Orona Fundazioak proiektu hau babesten du, gizartea eraldatzeko eta pertsonen bizitza hobetzeko kulturak duen gaitasunaz ziur baikaude.

Itzuli gora