Skip to main content

Hernaniko Arraun Elkartearekin elkarlana

01 Eka 2023

Hernaniko Arraun Elkartea tostako arraunean oinarritutako klub bat da, batel, trainerila eta traineruan lehiatzen dena. Egun, infantil, promesa (kadete), jubenil eta senior mailako neska-mutilek osatzen dute elkartea eta helburua neska-mutilek arraunean ikasi eta gozatzea da.

2015 urtean emakumezkoen kategorian “Maialen” trainerua sortu zuen eta aurten, beste urtebetez, emakumezkoen Traineruen Ligan parte hartuko du.

Arraun Elkarte honek arraun egokitua ere bultzatzen du. Elkarteko arraunlari bat skiffean lehiatzen da eta aurten lorpen esanguratsuak erdietsi ditu: Distantzia Luzeko Espainiako txapelketa, Arraun-Ergometroko Espainiako txapelketa eta Espainiako selekzioarekin Italian lehiatuko da.

Orona Fundazioak  elkarte honen lana lagundu nahi izan du, kirol mota hau Hernaniko inguruan gizarteratzeko eta mantentzeko egiten duen esfortzuagatik eta emakumezkoen traineruen alde eta arraun egokituaren alde egiten duen apustuarengatik.

Itzuli gora