Skip to main content

Euskadiko Triatloi Egokituko Txapelketa Zumaian

Orona Fundazioan, inklusioarekiko eta aukera-berdintasunarekiko dugun konpromisoa berresten dugu, Euskadiko Triatloi Egokituko Txapelketa babestuz.

18 Ira 2025

Txapelketa hori Zumaian egin da irailaren 6an, Zumaiako Super Sprint Triatloiaren barruan.

Super sprint modalitatean antolatutako proba honek formatu labur eta dinamikoa proposatzen du —350 metroko igeriketa, 11,4 kilometroko txirrindularitza eta 2,5 kilometroko lasterketa—, kadete mailako atletei zein aniztasun funtzionala duten kirolariei parte hartzeko aukera emanez.

Orona Fundazioan zinez uste dugu kirola gizartea eraldatzeko bidea dela. Horregatik, Euskadiko Triatloi Egokituko Txapelketa bezalako ekimenak babesten ditugu, oztopoak apurtzen, parte-hartze aktiboa bultzatzen eta esfortzuaren eta lankidetzaren balioak indartzen laguntzen dutenak.

Itzuli gora