Skip to main content

Eibarsax 2026, nazioarteko saxofoi masterclass eta jaialdia

Eibarsax 2026 babesten dugu, Eibar saxofoiaren inguruan musika formaziorako, sorkuntza artistikorako eta kultura zabaltzeko topagune bihurtzen duen ekimena.

27 Mai 2026

Astebetez, jaialdiak 17 eta 22 urte bitarteko nazioarteko 16 saxofoi-jotzaile gazte bilduko ditu, artista eta irakasle aktiboekin batera, ikaskuntzarako eta elkarbizitzarako ingurune intentsibo batean. Programak banakako eskolak, ganbera-musika, gorputz-adierazpenari eta eszenari lotutako saioak eta hainbat herrialdetako parte-hartzaileen arteko arte- eta giza trukerako guneak uztartzen ditu.

Prestakuntza-programarekin batera, jaialdiak zortzi kontzertu eskainiko ditu, publikoari irekiak, irakasle gonbidatu eta ikasleen parte hartzearekin. 

Orona Fundazioan funtsezkoa iruditzen zaigu Eibarsax bezalako ekimenak babestea, gazteen talentuaren eta musikaren bidez, tokiko kultura dinamizatzearen aldeko apustua baita.

Itzuli gora