Skip to main content

Donosti Authentics Cup ekimena bultzatzen dugu

07 Uzt 2023

Donosti Authentics Cup adimen-urritasuna duten gazteei, futbolaren munduan aktiboki parte hartzeko aukera ematen dien txapelketa da.

Jardunaldian, hainbat tailer burutzeaz gain, Eibar Kirol Elkartea, Real Sociedad, Mexikoko Gladiadoreak, Newcastle United, Olagarroak eta Entente Basque taldeen arteko finalen topaketak egin ziren. Mindara elkartearen eta Gladiadoreen bigarren taldearen arteko lagunarteko partidua ere jokatu zen.

Orona Fundazioak Donosti Cup-ek bultzatutako ekimen honekin bat egiten du. Kirolean inklusioa eta aniztasuna sustatzen jarraitzeko konpromisoa berresten dugu, pertsona guztientzat berdintasunean oinarritutako mundu irekiago bat bultzatzeko helburuarekin. 

Itzuli gora