Skip to main content

Baserritarron Laguna saria jaso du Orona Fundazioak

Elikadura osasungarria, iraunkorra eta tokikoa, bere jasangarritasun-estrategiaren erdigunean jartzeko egindako ahaleginaren aintzatespena da

30 Urt 2022

ENBA nekazaritza-erakundeak Baserritarron Laguna saria eman dio Orona Fundazioari, bere langileen artean elikadura jasangarria, osasungarria eta tokikoa zabaltzeko ahalegina aitortzeko, hainbat ekimenen bidez, hala nola, Diametro 200 jantoki-zerbitzua edo hurbileko produktuak eskaintzen dituzten barazki-saskien zerbitzua.

Oraingo honetan, nekazaritza-erakundeak enpresa batek jasangarritasuna bultzatzeko izan dezakeen garrantzia nabarmendu nahi izan du, jasangarritasuna eta lehiakortasuna bateragarriak direla azpimarratuz. Orona Fundazioa "enpresa-mundutik eta jangela-catering-zerbitzuaren bidez, lehen sektorearen eta ingurune natural hurbilenaren alde egin daitekeen ekarpenaren adibide bikaina da".

Itzuli gora