Skip to main content

Bai Euskarari elkarteak bultzatutako “Enpresarean Azoka” laguntzen dugu

04 Aza 2022

Evento enpresarean 2022

Orona Ideon azaroaren 3an egindako topaketan, gaurkotasun handiko hainbat gai jorratu dira, hala nola pertsonen ongizatea helburu duen lehiakortasuna eta pertsonak zaintzera eta ongizatea areagotzera bideratutako adimen artifiziala.

Enpresarean proiektuak, euskaraz lan egin nahi duten enpresa eta profesionalen arteko harremana eta lankidetza sustatu nahi ditu. Gipuzkoako Foru Aldundia da proiektuaren babesle nagusia.

Orona Fundazioak ekimena babestu du bere espazioak utziz jardunaldi horretarako.

Bai Euskarari

Bai Euskarari Elkartearen helburua esparru sozioekonomikoko eremuetan euskararen presentzia areagotzea da, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide eta proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz.

Itzuli gora