Skip to main content

“Alaba” fikziozko film laburraren ekoizpena laguntzen dugu

05 Abe 2022

Imagen cortometraje Alaba

Josu Martinezek zuzendutako ikus-entzunezko piezak, Iparraldeko herri txiki batean laurogeiko hamarkadan ikastola bat sortzeak ekarri zuen abentura kontatzea du helburu.

“Alaba” XX. mendeko hamarkadetan euskarak Iparraldean izan dituen gorabeherak ezagutzera eman nahi dituen film laburren sorta baten bosgarren filma da. Film horiek 2018az geroztik nazioarteko hainbat jaialditan hartu dute parte harrera ona edukiz.

Orona Fundazioak euskararen eta euskal kulturaren aldeko konpromisoaren ondorioz lagundu du proiektu hau.

Itzuli gora