Skip to main content

Agerraldiak euskara sustatzeko aisialdiko guneak berreskuratu ditu Nafarroako erdialdean eta hegoaldean

02 Aza 2023

Agerraldia Errigora elkarteak sustatutako proiektua da, eta hiru helburu ditu: euskararen ezagutza zabaltzea, haren erabilera eta euskaraz bizitzeko aukera handitzea, eta euskararen aldeko jarrerak indartzea eta sustatzea. Horretarako, hainbat ekimen jarri dira abian: jolas-proiektuak, lan-esparrua, euskarazko errotulazioa, hizkuntza praktiketako taldeak, etab.

Orona Fundazioak, euskara sustatzeko konpromisoaren ildotik, “jolastekak” ekimena lagundu du, Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko neska-mutilek ikastolatik irteten direnean euskarazko aisialdi-eskaintza sortzeko.

Itzuli gora