Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Oronako Batzarrak Electra Vitoriarekin bat egitea onartu du, eta Europan sendotzeko helburua jarri du

Bat-egiteak ekoizpen-ahalmena indartzen eta multinazional handiekiko distantziak txikitzen lagunduko du. Fakturazioa % 8,13 hazi da (705 milioiraino) aurreko urtearekiko.

02 Mai 2018

La Asamblea de Orona aprueba la fusión con Electra Vitoria y se marca el objetivo de consolidarse en Europa

Orona mugikortasun-soluzioetan espezializatutako euskal konpainiak (Hernanin du egoitza) Bazkideen Urteko Batzarra egin du gaur Orona Ideoko instalazioetan. 2017ko ekitaldiko urteko kontuak onartzeaz gain, Orona S. Coop. eta Electra Vitoria S. Coop.-en arteko bat-egitea berretsi du; hala, goia jo du 2005ean Mondragon Korporazioko Igogailugintza Dibisioaren sorrerarekin bi enpresok elkarrekin hasi zuten bidea.

  • Orona UE proiektua: Europa helburu

Halaber, Bazkideen Urteko Batzarrak onartu du “Orona UE proiektua” sustatzea, zeinak helburu hau baitu: alor orokorreko lau konpainia multinazionalekin lehiatzeko gai den igogailugintzako Europako operadore bakar gisa sendotzea konpainia. Testuinguru horretan, bat-egitetik eratorritako proiektuak proposamen propio eta berezi bat adierazten du, bere kooperatiba-esperientziaren balioak Europara zabaldu nahi dituena.

Orona UE proiektuarekin, handitzea aurreikusten du kooperatibak, eta, beraz, giza taldean eta prestatutako ekipoetan hazkundea izatea. Horretarako, merkataritza-sare sendo batean eta bere gaitasun teknologikoan oinarrituko da. Izan ere, igogailuak fabrikatzeko Europako instalaziorik handiena du, 20.000 unitate hartzeko prestatua.

  • 2017ko emaitzak: aurreko ekitaldiarekin alderatuta magnitude nagusiak

 - 705 milioi euro salmentetan (+ % 8,13)
 - 408 milioi euro salmentetan nazioarteko merkatuan (fakturazio osoaren % 58) (+ % 6,81)
 - Ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda): 124 milioi euro (+ % 10)
 - Fakturazio osoaren % 2ko inbertsioa
 - 13.998 gailu bidalita (+ % 10,5)
 - 4.982 langile (+ % 4,58)
 

Orona UE proiektua funtsezkoa izango da berrikuntzaren eta enplegu-sorreraren bidez Europako igogailugintza-enpresa nagusien artean finkatzeko.

Oronako zuzendari nagusi Xabier Mutuberria: “Oso balorazio positiboa egiten dugu 2017an erregistratutako emaitzari buruz, baina aurtengo alderdirik garrantzitsuena da Orona posiziorik onenean kokatu izana munduko multinazional handiekin lehiatzeko gai den Europako operadore bakar bihurtzeko. Orona UE proiektua funtsezkoa izango da berrikuntzaren eta enplegu-sorreraren bidez Europako igogailugintza-enpresa nagusien artean finkatzeko. Electra Vitoriarekin onartutako bat-egitetik sortutako kooperatiba-proiektu berritua funtsezko tresna izango da etorkizunari aurre egiteko kooperatiba-balioen aldeko apustu eguneratutik”.

Itzuli gora